News

Espainiako Buy-Out operazio handienetako bat kudeatu du IKEIk

IKEIk kudeatu eta MBO bezala instrumentatu den telekomunikazio sektoreko enpresa baten salmenta, Espainian 2007 urtean burututako 20 operazio garrantzitsuenen artean kokatzen da, burututako tamaina handieneko 230 kontutan hartuz.

Arrisku-kapital sektoreak 2007. urtean kopuru historiakoak lortu zituen. Capital&Corporate-en estimazioen arabera, Espainiako arrisku-kapital enpresek 2007. urtean equity-n eginiko erabateko inbertsioa €3.800M-takoa izan zen, 2005. urtekoaren antzekoa, baina 2006. urtean lortutako €2.800M. baino dezente handiagoa.Iturri honek berak argitaratu duen klasifikazioaren arabera, 2007an estatu espainiarrean itxi ziren 230 operazio handienak kontutan hartuz, IKEIk kudeatu duen Buy-Out operazioa rankineko 17. postuan kokatzen da –transakzio edo deal value tamaina kontutan hartzen bada-.