1977tik

Gure bezeroentzako etorkizuna sortzen dugu aholkularitza korporatibotik abiatuta.

2.500 erreferentzia inguru arrakastaz burututako proiektu eta operazioen GAINEAN. horiei esker, balio handia sortu dugu gure bezeroentzat; 600dik gora dira.
-

 

 

1977an sortu zuten IKEI zenbait finantza-erakunde, industria-enpresa eta Euskadiko eta Nafarroako merkataritza-ganberek.

Lurraldeko garapen ekonomikoari eta sozialari bultzada emateko sortu zuten, eta horretarako, finantzaketa erabili zuten, arlo sozioekonomiko eta enpresako interes orokorreko azterlanak egin eta abian jarri zituzten.

1998an eraldatze garrantzitsua abiarazi zuten IKEIn, gaur egun duen aholkularitza-eskaintza osatzeko. Sektore publikoari (politika publikoen analisia, estrategia, laguntza teknikoa eta ebaluazioa) zein enpresei (zuzendaritza estrategikoa, antolaketa, lehiakortasuna eta hazkuntza organikoak, bat-egiteak eta eskuratzeak eta corporate finance lanak) eskaintzen zaie aholkularitza hori.

2015ean gauzatutako partaidetza-eragiketa mugarri izan zen IKEIn. Operazio haren bidez, zuzendaritza-taldeak eta erakundean giltzarri ziren langileek enpresaren kontrola eskuratu zuten kapital sozialeko akzioen % 100 eskuratuta eta hala, bazkide sortzaileak ordeztu zituzten.

Gaur egun, dagokion jarduera-eremuan esperientziarik zabalenetakoa duen aholkularitza korporatiboko enpresa da IKEI. Eta hori lortu dugu bezeroaren helburuekiko konpromisoa, independentzia eta profesionaltasuna izan ditugulako ardatz eta horri esker, merkatuaren konfiantza irabazi dugulako.

IKEIko lantaldea da erakundearen aktibo nagusia. Goi mailako prestakuntza dute gure profesionalek, diziplina anitzekoa; gaitasun funtzionala eta gaiari nahiz sektoreari buruzko ezagutza uztartzen dituzte eta eskarmentu handia dute proiektuak eta operazioak garatzeko lanetan. Era berean, IKEIk harremanak landu ditu nazioarteko bazkideekin, bezeroek dituzten aholkularitza-beharrak behar bezala asetzeko, eta hala, 235 bulegotik gorako sarea du, 70 herrialdetan banatuta.

Ikei research & consultancy - 40 aniversario