SEKTORE PUBLIKOKO
AHOLKULARITZA
Politika publikoei lotutako jarduerak eta kudeaketa ardatz hartuta (analisia, estrategia, kudeaketa, ebaluazioa), askotariko interesguneei begira (lurraldea; enpresak eta lehiakortasuna; gizartea eta pertsonak, administrazio eraginkorra...).
Zuzendaritzako aholkularitza
Gure bezeroen lehiakortasuna handitzea dugu helburu eta horretarako, abantaila iraunkor bereizgarriak sortzen ditugu, errentagarritasunarentzat eragin positiboa eta enpresa-jarduerak jarraitzeko bermea dakartenak.
Corporate Finance
M&A
Gure bezeroei lagun egiten diegu haien estrategia korporatiboak gauza ditzaten. Zuzenean esku hartzen dugu corporate lanen kudeaketan eta lan horiek egituratzen dituzten fase guztietan egiten dugu lan.
-

"Mikroelektronikaren sektorea Euskadin" azterlana aurkeztu da, IKEI eta Octantis aholkularitza-enpresek egina eta Basque Microelectronics Hub (BMH), GAIA Klusterrak, Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk sustatua
Txostena joan den urrian aurkeztu zen Bilbon, enpresa-eragileekin, zentro teknologikoekin, unibertsitateekin, lanbide-heziketako zentroekin eta erakundeetako arduradunekin egindako jardunaldi batean. Txostenak euskal...
Irakurri gehiago >
-

Bat-egiteak eta Eskuratzeak (M&A): 2025eko bigarren lauhilekoaren balantzea
Espainiako M&A-ren merkatuak indarra hartu du 2025eko bigarren lauhilekoan, bai urteko lehen lau hilabeteekin, bai aurreko ekitaldiko aldi berarekin alderatuta ere, itxitako eragiketa kopuruari dagokionez dinamismo handiagoa...
Irakurri gehiago >
-

Sergio Pérez BALIO Capitaleko Kontseilari Zuzendari Nagusiari elkarrizketa
2023an sortu zuen Balio Capital sozietate inbertitzaileak Bostlan talde industriala erosi berri du, eta beste inbertsio bat egitea aurreikusten du 2025a amaitu baino lehen. Talde horren sustatzaileen artean dago IKEI, enpresarien...
Irakurri gehiago >
Goi mailako prestakuntza dute gure profesionalek, diziplina anitzekoa; gaitasun funtzionala eta gaiari nahiz sektoreari buruzko ezagutza uztartzen dituzte, eta eskarmentu handia dute proiektuak eta operazioak gauzatzeko lanetan.
Mundu globalizatuan bizi gara. Horretaz jabetuta, IKEIk harremanak ditu nazioarteko bazkideekin, hala, aholkularitza-zerbitzuetan ezagutza eta tokiko harremanak txertatzeko.
40 urteko bide honetan, askotariko jarduera-sektoretako bezeroen erreferentziak ditugu, bai esparru publikokoak, bai enpresetakoak.
