SEKTORE PUBLIKOKO
AHOLKULARITZA
Politika publikoei lotutako jarduerak eta kudeaketa ardatz hartuta (analisia, estrategia, kudeaketa, ebaluazioa), askotariko interesguneei begira (lurraldea; enpresak eta lehiakortasuna; gizartea eta pertsonak, administrazio eraginkorra...).
Zuzendaritzako aholkularitza
Gure bezeroen lehiakortasuna handitzea dugu helburu eta horretarako, abantaila iraunkor bereizgarriak sortzen ditugu, errentagarritasunarentzat eragin positiboa eta enpresa-jarduerak jarraitzeko bermea dakartenak.
Corporate Finance
M&A
Gure bezeroei lagun egiten diegu haien estrategia korporatiboak gauza ditzaten. Zuzenean esku hartzen dugu corporate lanen kudeaketan eta lan horiek egituratzen dituzten fase guztietan egiten dugu lan.
-
IKEIren parte-hartzea SEAk antolatutako "Nola prestatu nire enpresa kapitalean inbertitzaile bat sartzeko" jardunaldian
Esteban Barrenecheak eta Luis Villanuevak finantza, balorazio, merkataritza, zerga eta enpresen transmisio prozesuei buruzko gaiak jorratu zituzten hitzaldian.
Irakurri gehiago >
-
IKEIren eta EITBren arteko lankidetza jarraitua, euskarri analitikoa eta euskal errealitate ekonomiko eta sozialaren datuak emanez
2022ko ekainaz geroztik, IKEI EITB Taldearekin lankidetzan ari da, taldea osatzen duten hedabideei euskarria emateko, eta metodologia eta datuen analisia eskaintzen ditu, euskal errealitatea ezagutu eta zabaltzeko.
Irakurri gehiago >
-
IKEIk ARFrekin (Arma Plaza Fundazioa) kolaboratzen du Ondare Saria (2024) jasotzeko hautagaitzan
IKEIk Ondare Saria (2024) lortzeko hautagaitza prestatzen lagundu dio APFri, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak babestuta. Helburua da Gipuzkoako ondarea zaintzen eta zabaltzen egindako lanak nabarmentzea.
Irakurri gehiago >
Goi mailako prestakuntza dute gure profesionalek, diziplina anitzekoa; gaitasun funtzionala eta gaiari nahiz sektoreari buruzko ezagutza uztartzen dituzte, eta eskarmentu handia dute proiektuak eta operazioak gauzatzeko lanetan.
Mundu globalizatuan bizi gara. Horretaz jabetuta, IKEIk harremanak ditu nazioarteko bazkideekin, hala, aholkularitza-zerbitzuetan ezagutza eta tokiko harremanak txertatzeko.
40 urteko bide honetan, askotariko jarduera-sektoretako bezeroen erreferentziak ditugu, bai esparru publikokoak, bai enpresetakoak.