SEKTORE PUBLIKOKO
AHOLKULARITZA
Politika publikoei lotutako jarduerak eta kudeaketa ardatz hartuta (analisia, estrategia, kudeaketa, ebaluazioa), askotariko interesguneei begira (lurraldea; enpresak eta lehiakortasuna; gizartea eta pertsonak, administrazio eraginkorra...).
Zuzendaritzako aholkularitza
Gure bezeroen lehiakortasuna handitzea dugu helburu eta horretarako, abantaila iraunkor bereizgarriak sortzen ditugu, errentagarritasunarentzat eragin positiboa eta enpresa-jarduerak jarraitzeko bermea dakartenak.
Corporate Finance
M&A
Gure bezeroei lagun egiten diegu haien estrategia korporatiboak gauza ditzaten. Zuzenean esku hartzen dugu corporate lanen kudeaketan eta lan horiek egituratzen dituzten fase guztietan egiten dugu lan.
-
Bat-egiteak eta Eskuratzeak (M&A): 2023ko lehen lauhilekoaren balantzea
Espainiako bat-egiteen eta eskuratzeen merkatuaren jarduera, 2023ko lehen lauhilekoan, azken urteetako abiatze okerrenetako bat izan da, urte arteko % 35,7ko uzkurdurarekin, burututako transakzio kopuruari dagokionez.
Irakurri gehiago >
-
Trantsizio ekologikoa automobilgintzaren sektorean: abian da IKEIren laguntza ekonomia zirkularra AEGA, Gipuzkoako Automozio Enpresarien Elkarteko bazkideen enpresa-balioaren katean integratzeko
AEGAk aspalditik dihardu lanean erakundeekin (Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) elkartekideentzako Trantsizio Plan bat garatzeko. Proiektu hau beste urrats bat da enpresen funtzionamendurako eta kudeaketarako eredu berri bat...
Irakurri gehiago >
-
EAEko udalei prestakuntza ematea: "Euskadiko irisgarritasun unibertsalaren euskal estrategia udal-politika eta zerbitzuetan"
Prestakuntza-ekintza IKEIko Mamen Garzok eta Laura Gallok eman dute, ILUNION IRISGARRITASUNArekin eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailburuordetzako Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzarekin lankidetzan. IVAPek...
Irakurri gehiago >
Goi mailako prestakuntza dute gure profesionalek, diziplina anitzekoa; gaitasun funtzionala eta gaiari nahiz sektoreari buruzko ezagutza uztartzen dituzte, eta eskarmentu handia dute proiektuak eta operazioak gauzatzeko lanetan.
Mundu globalizatuan bizi gara. Horretaz jabetuta, IKEIk harremanak ditu nazioarteko bazkideekin, hala, aholkularitza-zerbitzuetan ezagutza eta tokiko harremanak txertatzeko.
40 urteko bide honetan, askotariko jarduera-sektoretako bezeroen erreferentziak ditugu, bai esparru publikokoak, bai enpresetakoak.