Berriak

Gizartearengana zabalduz: IKEI-k bere Ateneoa aurkeztu du, profesionalentzako topagunea

Gure 40. urteurrenaren testuinguruan, joan den azaroaren 2an, Donostiako Londres eta Ingalaterra Hotelean aurkeztu zen IKEI ATENEO-a, ezagutza eta esperientziak elkarbanatzeko profresionalentzako topagunea.

 

Interesa pizten duen aurkezpen batean ardazturik, IKEI ATENEO topaketetan gai desberdinak jorratzen dira, ekimen eredugarriak ezagutu eta aztertzeko aukera izanik bere bultzatzaileen eskutik. Hau guztia giro lasai eta adeitsu batean gauzatzen delarik.

Lehen irekiera topaketa honetan, argazkien Memorial María Luisa gertutik ezagutzeko aukera izan genuen, bere presidente den Roman Benitoren eskutik. Saio honetako istorio harrigarriak, zalantzarik gabe munduko erreferentea bere alorrean, bertara gerturatutako guztientzat pentsaezina zen Naturako erakargarritasunen inguruan dar-darra, irribarrea, miresmena eta sentipena eragin zizkigun. Ildo horretatik, aho betez gomendatzen dugu bere webgunea eta sare sozialak bisitatzea.

 

Ekitaldira gerturatu eta topaketaz gozatu zuten euskal enpresa garrantzitsuetako zuzendari talde oparoaren bertaratzea eskertu nahi dugu, eta baita administrazioko arduradun nabarmenena ere.

Jada hurrengo ATENEOA prestatzen ari gara.