Berriak

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Zuzendaritzak eta Alokabidek, IKEIrekin lankidetzan, alokabizi proiektua aurkeztu dute EHUko Udako Ikastaroetan

Ikastaroa abuztuaren 31ean eta irailaren 1ean egin da Donostiako Miramar Jauregian eta aurrez aurre eta online formatua uztartu dira.

Bertan, egungo etxebizitza publikoen parkeari eta behar diren etxebizitza motei buruzko eztabaida eta hausnarketa sustatu da: atseginak, kanpoaldearekin lotuak, balioaniztunak eta osasuntsuak. Eredu berriak konektatuago sentitzen lagundu behar die herritarrei, eta, horretarako, kultura digitalak zerbitzu aurreratuenetara konektatzeko aukera berriak eskaintzen ditu, bazterkeria saihestuz. 

Ikastaroaren antolaketa, IKEIk Alokabideri eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzari alokabizi proiektuaren kudeaketan, antolaketan eta jarraipenean ematen dien laguntza teknikoaren barruan kokatzen da. 

Ildo horretan, IKEIk alokabizi proiektua aurkezteko jardunaldia antolatzen ere lagundu zuen duela hilabete batzuk.