Berriak

Bost helmuga berri hasi dira Helmuga Turistiko Adimentsu bihurtzeko metodologia lantzen (DTI-SEGITTUR) IKEIren eta Tecnaliaren laguntzarekin

Proiektuak SEGITTURen babesa du metodologiaren jabe den aldetik, BASQUETOURena Euskadin ezarpenaren lider gisa, eta IKEIren eta Tecnaliaren laguntza.

Aiaraldea eta Gorbeialdea Araba (Araban), Urola Erdia eta Urola Garaia (Gipuzkoan) eta Gorbeialdea Bizkaia (Bizkaian) eskualdeek hasi dute prozesua, eta datorren udazkenean amaituko SEGITTUR zigiluaren lorpenarekin. 

Dagoeneko eratu dira DTI mahaiak, destinoak metodologiaren baldintzak betetzen dituela gauzatzeko eta egiaztatzeko. Gaur egun destinoak ebidentziak bilatzeko fasean daude. 

IKEI 2021ean hasi zen programa honekin lanean, Tecnaliarekin lankidetzan, DTI metodologiaren egokitzapen teorikorako lehen lan bat egin zuenean (udalerritik eskualdera), Goierri, Uribe eta Arabako Errioxako eskualdeekin batera. Hiru eskualde horiekin, gainera, behin  metodologia egokituta, praktikan ezartzeko proiektu pilotu bat egin zen. 

Harrezkero, 2022, 2023 eta 2024an, IKEIk beste 9 helmugei laguntza eskaini die (Bidasoa, Bilbo, Debagoiena, Getxo, Arabako Haranak, Debabarrena, Enkarterri-Meatzaldea, Arabako Lautada eta Portugalete), Turismo Helmuga Adimendun bihurtzeko. Laguntza hori arrakastaz amaitu da, eta destino horiek Turismo Helmuga Adimendunen zigilua lortu dute. 

DTI metodologiak, nazioartean aitzindaria denak, DTI programaren oinarri diren zutabeak hartzen ditu ardatz egituratzailetzat: gobernantza, berrikuntza, teknologia, iraunkortasuna eta irisgarritasuna. Bere ezarpena arlo guztien eta eragile guztien koordinazioan oinarritzen da, zein publiko edo pribatu, hauek baitira zuzenean edo zeharka, lurraldeko turismo-jarduera gauzatzen laguntzen dutenak.