Berriak

IKEIren eta EITBren arteko lankidetza jarraitua, euskarri analitikoa eta euskal errealitate ekonomiko eta sozialaren datuak emanez

2022ko ekainaz geroztik, IKEI EITB Taldearekin lankidetzan ari da, taldea osatzen duten hedabideei euskarria emateko, eta metodologia eta datuen analisia eskaintzen ditu, euskal errealitatea ezagutu eta zabaltzeko.

Landutako gaien arkua oso zabala da, eta 2023ko otsailetik 2024ko otsailera honako gai hauek jorratu dira: Emakumea (zer ikasten duten eta non lan egiten duten), Elikagaiak (zer jaten dugun eta zer aldaketa adierazten diren), Ordainbideak (nola eta zer ordaintzen duten pertsonek), Ostalaritza (tabernak eta jatetxeak inguruan), Nekazaritza eta abeltzaintzako produktuak (jatorria eta kontsumoa), Pentsioak (batez besteko balioa, erretiroa hartzeko adina), Autonomoak (enplegu eta ekintzailetza modalitatea) eta Familiak (aldaketak etxeetan).

Gai guztiak Euskadirako eta Nafarroarako erreferentziazko datuaren ikuspegitik lantzen dira, posizio konparatuarekin batera (CC.AA eta Europako herrialdeak), ezagutza erraztuko duen eta gogoeta orientatuko duen erradiografia bat eraikitzeko helburuarekin.

Datuak EITB.eus-en zabaltzea:

https://www.eitb.eus/eu/tag/eitb-data/

Argazkia: EITB.eus