Berriak

"Nola prestatu nire enpresa saltzeko eta zein den bere balioa ", Luis Villanueva eta Esteban Barrenechearen hitzaldia ADEGIren aurrez aurreko jardunaldien zikloan

Enpresen errotze, hazkunde eta ondorengotzarako inbertsio alternatibak izeneko jardunaldi-zikloaren barruan, Estebanek eta Luisek enpresen transmisioaren finantza eta prozesu alderdiei buruz hitz egin zuten.

Enpresa baten salmentak hainbat arrazoiri erantzuten die. Besteak beste, negozio- eta/edo ekonomia-gaiei buruzkoak, bai eta gai pertsonalei buruzkoak ere, hala nola familia-kapitaleko enpresen ondorengotzarik ezari buruzkoak.

Hori gorabehera, gomendagarria da enpresa baten salmenta-eragiketa planifikatzea, konpainia modu egokian prestatzeko denbora izan dadin, haren balioa handitzeko jarduketen bidez, ahal den neurrian, salmenta zailtzen duten oztopoak kenduz eta saltzailearen prezioan edo bermean eragina izan dezaketen gertakizun potentzialak murriztuz.

Jardunaldi honen bidez, Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainei salmenta-prozesu on bat gauzatu ahal izateko kontuan hartu beharreko funtsezko elementuak hurbildu nahi izan zaizkie. Horretarako, enpresa baten balioa zehaztearekin eta prezioa optimizatzearekin zerikusia duten alderdiak, prozesuari datxezkion berezitasunak (faseak, sortutako informazioa/dokumentazioa, eta abar) eta prozesua behar bezala burutu ahal izateko gakoak azpimarratu dira, hori guztia IKEIk horrelako eragiketetan duen esperientzian oinarritutako ikuspegi praktiko baten arabera.

Ponentzia osoa ikus daiteke esteka honetan klik eginez: ADEGI TV

1 - 24 elementuak ikusgai 520etik