Berriak

Deskarbonizazio lehiakorra: IKEIk Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adegi Gipuzkoako patronalak antolatutako jardunaldi batean parte hartu du

IKEIk, Tecnaliarekin lankidetzan, deskarbonizazioaren inguruko mahai-ingurua moderatu zuen. Bertan bost enpresek beren esperientziak eta eskaera nagusiak azaldu zituzten.

Jardunaldia Ingurumen Departamentuak martxan jarri duen programa berri baten parte da, eta Gipuzkoa ekonomia moderno, lehiakor eta klimatikoki neutro batera eramango duen ibilbide-orri bat diseinatzea du helburu.

Bestalde, erakundeek arlo horretan emandako laguntzaren adierazgarri, Ikei, Tecnaliarekin batera, sektore anitzeko tokiko 15 konpainia baino gehiagorekin ari da lanean, produkzio-prozesuak deskarbonizatzeko haien pertzepzioa, estrategia eta lan-ildoak ezagutzeko asmoz.

Ezagutza horrekin, energia-ingurumen trantsizioan enpresak laguntzeko ibilbide-orri bat egingo da 2030erako BEG isuriak % 40 murrizteko helburuarekin, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko Gipuzkoako estrategiarekin bat etorriz. Guzti honek gainera, enpresentzako palanka lehiakor gisa balioko du.

 

 

1 - 24 elementuak ikusgai 501etik