Berriak

Etxebizitzaren inguruko diagnostikoa Nafarroan

Diagnostikoa Foru Gobernuak antolaturiko jardunaldi monografiko batean aurkeztu zen, ikerketa honen emaitzak aditzera emateko eta 2018-2028 Etxebizitza Plana zuzenduko den ardatz nagusien berri emateko, Foru Gobernua prestatzen ari den proposamen legegileaz gain.

Testu legal berri honek, Gobernua jada lanean dabilenak, etxebizitza eskubide subjektibo eta zerbitzu publiko moduan onartuko du, Gizarte-Eskubideen presidenteordeak eta kontseilariak, Miguel Laparrak, aurreratu zuen moduan, izan ere, defendatu zuen etxebizitza “ez negozio modura, baizik eta eskubide modura, banakoaren eskubideen egoitza izanik. Etxebizitzarik gabe ez dago hiritarrik, eta hiritarrik gabe ulertzen dugu ez dagoela eskubiderik ezta obligaziorik ere, eta, hortaz, ezta duintasunik ere”.

Jardunaldian, sektoreko ordezkariak batu zituenak, aipaturiko diagnostikoa aurkeztu zen, IKEI-k egina Etxebizitzaren Zerbitzuaren eta Errealitate Sozialaren Behatokiaren koordinazioarekin batera, biak Gizarte Eskubideen sailekoak direlarik. Diagnostikoa ondorengo gaien inguruan egituratzen da: demografiaren bilakaera, oraingo etxebizitza parkearen egoera, babestutako etxebizitzetako jokabidea, eskariaren egoera, eskaintzaren egoera eta aurrez aipaturiko etxebizitzen beharraren estimazioa hurrengo 10 urteetarako. 

Informazio gehiago:
www.navarra.es/home_es/Temas/Asuntos+sociales/Observatorio+realidad+social/Estudios/Vivienda/