Berriak

Eibarrek Merkataritza Berpizteko Plan Berezi (MBPB) berria du, IKEIk diseinatua eta 2024ra arte indarrean egongo dena

Duela gutxi aurkeztutako MBPBak, Eibarko merkataritza-sektorean Covid-19ak izandako eragina erakusten du, eta egoera berri honetara eta pandemiak udalerriko merkataritzan izan dituen ondorioetara egokitutako biziberritze-neurriak ezartzen ditu.

Lan hau egiteko, sektore esanguratsu eta udalerriko gune guztietako merkatari aitzindari talde baten parte-hartzea izan da. Hauen lankidetzari esker, bertatik bertara jakin ahal izan da zer premia eta lehentasun dituzten egoera berri honen aurrean. 

Alderdi bereizgarri gisa aipa daiteke MBPBak Eibarko salmenta-puntuetan azken hilabeteetan txartelekin eta terminalekin egindako transakzioen salmenten datuak jasotzen dituela. Datu hauen analisiari esker, pandemiak Eibarko merkataritzan izan duen eragin erreala jakin izan ahal da eta jarduera sektorearen arabera bere garapena aztertu.  

Planak hainbat jarduera-ildo eta ekintza eta egutegi zehazten ditu, pandemiak bereziki kaltetutako sektorea suspertzen laguntzeko. Zalantzazko etorkizun baten aurrean, sektorean gertatzen diren aldaketei adi egon behar da etengabe, horren arabera jokatzeko.

1 - 24 elementuak ikusgai 515etik