Berriak

Hondarribiko Udalak bakarrik bizi diren adinekoen beharrak ezagutzeko ikerketa jarri du abian IKEIren laguntzarekin

Proiektuaren metodologiaren barruan sartzen da kolektibo horri telefonoz inkestak egitea eta hautemandako behar nagusiei buruzko hausnarketa sakon bat egitea (osasunarekin lotutakoak, ekonomikoak, sozialak, …), arreta berezia jarriz eten digitalean.

Ikerketak udalerriko gizarte-baliabideen egungo ezagutza-mailari eta erabilerari buruzko informazioa izatea ahalbidetuko du, baita etorkizunerako eskaerari buruzkoa ere. 

Horri guztiari esker, Udalak gogoeta egin ahal izango du gaur egun bere gizarte-zerbitzuetatik eskaintzen duen erantzunari eta babesari buruz, eta horrek bere baliabideak egokitzen lagunduko dio. 

Joan den otsailaren 8an egindako prentsaurrekoarekin azterlanari hasiera eman zaio. Emaitzak udaberrian izatea aurreikusten da. 

IKEIk esperientzia handia du gizarte-azterlanak egiten, besteak beste Zarautzen, Pasaian edo Zumaian burutu ditu antzeko proiektuak. 

Azterlanaren oihartzuna komunikabideetan: Onda Cero Hondarribia (21 minututik aurrera).

1 - 24 elementuak ikusgai 501etik