Berriak

Irungo auzoen errealitatea eta behar sozialak ezagutzeko azterketa soziologikoa abian da

Irungo Udalak eskatuta, azterlanaren helburua da, Irungo auzoen azterketa sozio-demografiko eta ekonomiko orokorra egiteaz gain, Irungo biztanleen behar sozialetan sakontzea auzoka, eta hiriko puntu beltzak genero-ikuspegitik antzematea.

Aplikatu beharreko metodologiaren barruan sartzen dira, besteak beste, herritarrei inkesta bat egitea, herritarrekin eta hiriko elkarteekin eztabaida-taldeak egitea eta funtsezko eragileekin elkarrizketa sakonak egitea.

Horri guztiari esker, informazio kualitatibo kritikoa lortuko da hobekuntza-arlo nagusiak eta etorkizuneko lan-ildoak identifikatzeko.

 

 

1 - 24 elementuak ikusgai 520etik