Berriak

HORECA sektoreko laneko arriskuen kudeaketari eta prebentzioari buruzko azterketa, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziari (EU-OSHA) zuzenduta.

IKEIri EU-OSHAk eskatutako ikerketak ostatuen eta jatetxeen sektoreetako establezimendu europarrek laneko arriskuen prebentzioaren (fisikoak eta psikosozial espezifikoak) eta lan-osasunaren sustapenaren kudeaketa jorratzeko dituzten moduak aztertuko ditu.

Lan-metodologia gisa, azterlana ESENER inkestatik (Enpresei buruzko Europako Inkesta, arrisku berri eta emergenteei buruzkoa, EU-OSHAk berak egina) datozen datuen azterketan oinarrituko da, bai eta gai horretan inplikatutako adituekin eta eragileekin egindako elkarrizketetan ere, bai estatu mailan, bai Europa mailan.

Gainera, gai honi buruz dauden argitalpen eta txosten nagusiak aztertuko dira, naziokoak eta nazioartekoak.

Proiektu honen garapenean, IKEIk Herbehereetako Panteia institutuarekin eta Hungariako Osasun Publikoko Zentro Nazionaleko Lan Osasun Sailarekin lan egiten du.

 

 

1 - 24 elementuak ikusgai 504etik