Berriak

Prestakuntza dualaren finantzaketa Europar Batasunean – Cedefop-en azterlana IKEIren parte-hartzearekin

Txosten hau Europako hainbat taldeek osatutako partzuergo batek egin du eta horien artean IKEI dago. Txosten honetan, lehen aldiz, Europar Batasunean eta Erresuma Batuan dauden prestakuntza dualaren adibide nazionalak finantzatzeko mekanismoak jasotzen eta aztertzen dira.

Zehazki, prestakuntza dualaren adibide nazional horiei lotutako kostu nagusiei buruzko informazioa jasotzen da txostenean, bai eta kostu horiek hainbat eragileren artean (enpresak, ikasleak, eskolak, estatua, beste eragile batzuk) nola banatzen diren ere. Gainera, identifikatutako adibide nazional bakoitzari lotutako finantzaketa aztertzen da, dauden finantzaketa-iturriak eta enpresentzako zein ikasleentzako dauden pizgarriekin batera. Azkenik, txostenak prestakuntza duala finantzatzeko mekanismo tipologia bat proposatzen du, identifikatutako esperientzia nazional desberdinen arabera.

1 - 24 elementuak ikusgai 515etik