Berriak

Next Generation EU Funtsak: IKEIren zerbitzu eskaintza

Jakina denez, Europar Batasunak hainbat neurri jarri ditu martxan osasun-krisiak eragindako krisi ekonomiko eta sozialari aurre egiteko. Zehazki, «Next Generation EU» izeneko tresnak espektatiba handiak piztu ditu eragile publiko eta pribatuen artean, duten tamaina eta helburuengatik: 750.000 milioi euro, 2021-2023 urteetan kontzentratuak, trantsizio ekologiko eta digitaletan eta erresilientzian inbertitzen laguntzeko.

Esparru horretan, Espainiari 140.000 milioi euro inguru dagozkio, horietatik 72.700 milioi transferentzietan eta gainontzekoa maileguetan. Funtsek banaketa logika bikoitza izatea aurreikusten da: Estatuaren eskumen-eremuen arabera (ministerioak) eta autonomia-erkidegoen arabera. Azken batean, esleipenak ekimen eta proiektu zehatzetan oinarritu behar dira.

Esteka honek Next Generation EU funtsei buruzko informazio gehigarria du, bai eta IKEIk programa honetara proposamenak eta proiektuak aurkeztu nahi dituzten erakunde publiko eta pribatuei zuzentzen dizkien zerbitzu-eskaintza ere.

Edozein kontsulta egiteko, jarri gurekin harremanetan NextGenerationEU@ikei.es helbidean edo 943 42 66 10 telefonora deituz.