Berriak

Bat-egiteak eta Eskuratzeak (M&A): 2024ko lehen lauhilekoaren balantzea

Espainiako bategiteen eta eskuratzeen merkatuaren jarduerak, 2024ko lehen lauhilekoan, 2023ko aldi berarekin alderatuta, jarduera hasiera dinamikoagoa du, bai eragiketa itxiei dagokienez, bai batez besteko inbertsio-bolumenari dagokionez (batez ere, “megadeals” gehiago ixteak bultzatuta).

 

M&A-ren 2024ko ekitaldiko merkatu nazionalaren jardueraren aurreikuspenen arabera, urtea pasa ahala eragiketak pixkanaka suspertuko ziren (gehien bat bigarren lauhilekotik aurrera).

Hala ere, nahiz eta urteko lehen lau hilabeteetan beherakada bat izan den amaitutako transakzioen kopuruari dagokionez 2023ko azken lauhilekoarekin alderatuta (-%20 eragiketa itxietan 2023-3L eta 2024-1L), esan daiteke aurtengo ekitaldia dinamismo handiagoarekin hasi dela, bai transakzio itxien ikuspegitik, baita batez besteko inbertsio bolumenari dagokionez ere, 2023ko aldi berarekin alderatuta.

Horrela, 2024ko lehen lauhilekoan osatutako transakzioen kopuruak %13,3ko jardueraren hazkundea erakusten du (+77 itxitako eragiketa), aurreko ekitaldiko aldi berarekin alderatuta, 654 transakzio burututa.

Era berean, aurreko ekitaldiaren bigarren zatian hasitako joerari jarraituz, balio ezagunak dituzten eragiketen araberako inbertsioaren batez besteko bolumenak (233 transakzio, transakzio itxien % 35,6) gorantz jarraitzen du, eta 2023ko azken lauhilekoan ikusitako batez besteko bolumena bikoizten du, horrela 193,9M €-tan kokatuz.

Inbertsioaren batez besteko balioaren gehikuntza hori, neurri batean, urteko lehen 4 hilabete horietan zehar "megadeals" gehiago egoteagatik gertatu da (itxitako 18 eragiketa vs. 9 2023an, 500M €-tik gorako Deal Value batekin, horietatik 5, 1.000M €-tik gora, besteak beste: Zegonak Vodafone España erostea -5.000M €-, edo Generalik Libery erostea -2.300M €-).

Sektoreko transakzioei dagokienez, azken urteetako joerari jarraituz, IKTekin eta Enpresa zerbitzuekin lotutako jarduerek dute dinamismorik handiena 2024ko lehen lauhilekoan, bi sektoreen artean biltzen baitituzte transakzio itxien % 37,3 (%19,0 eta % 18,3, hurrenez hurren).

Nabarmendu beharreko alderdi positibo gisa, prezioaren ikuspegitik, 2024ko urtarriletik apirilera bitartean EBn itxitako eragiketen batez besteko multiploaren (EV/EBITDA) gorakada txiki bat ikusten da, x8,61* -ra iritsi arte (aurreko ekitaldiko x8,44-ren aurka).

Zehazki, "Retail" sektorea eta "Bioteknologia eta bizitzaren zientziak" sektorea dira multiplo handienak ordaindu zaizkien sektoreak (x10,9 bi kasuetan).

Urteko hurrengo hilabeteei begira, M&A-ren merkatu nazionalaren dinamismoa handitzea aurreikusten da (batez ere, ekitaldiaren bigarren erdian), erosleen eta saltzaileen balorazioak hurbiltzen eta merkatua egonkortzen doazen heinean. Hala ere, ez da espero 2024an errekorreko eragiketa itxien kopurua erregistratzea (2021ean ez bezala, 2020ko pandemian operazioak pilatu ostean).

IKEI M&A news-a helaraztea nahi izango bazenu, non enpresak erosteko eta saltzeko eragiketa korporatiboen xehetasunak eskaintzen ditugun, jarduera sektore nagusienetan erabilitako balorazio-multiploei inguruko informazioa barne, mesedez jakinarazi iezaguzu ondorengo inprimakiaren bitartez (harpidetzeko esteka).

(*) Upper Midlle Market EBko eragiketen multiploa