Berriak

Bat-egiteak eta Eskuratzeak (M&A): 2026ko lehenengo lauhilekoaren balantzea

Merkatu nazionaleko M&A-ren jarduerak erakusten du osatutako eragiketa kopuruaren gorakada eta batez besteko prezioaren multiploaren egonkortzea 2026ko lehenengo lauhilekoan.

Nahiz eta ziurgabetasuna sorraraz dezaketen faktoreak egon mundu mailan (energia-kostuen hazkundea, ezegonkortasun geopolitikoa, zatitze globala etab.), 2026ko lehenengo hilabeteek erakusten dute dinamikotasun handiagoa bukatutako transakzioetan, 2025eko azkeneko lauhilekoarekin alderatuta. Hala ere, haurreko urteko lehenengo lauhilekoak jarduera handiagoa izan zuen.

Zehazki, osatutako eragiketa kopuruak %16,4ko (+117 transakzio itxitako) hazkundea izan du 2026ko lehenengo lauhileko osotasunean, aurreko ekitaldiko azkeneko lau hilabeteekin alderatuta. Guztira, 829 transakzio bete dira. 

Horrez gain, batez besteko inbertsio maila dinamikotasun murriztuagoa erakusten du urte honen hasieran. Hain zuzen, ezagututako balioen operazioetan oinarrituz (258 operazio, totalaren %31,1), ondorioztatzen da %34,4ko beherakada egon dela batez besteko inbertsio mailan. Kopurua 160,1M€-koa izan da. 

Egoera dator eragiketa handien beherakadarengatik itxitako transakzio kopuruan, baita erdi mailako merkatuaren presentzia nabarmenagoarengatik ere. Honek bat egiten du merkatuaren ingurugiro hautakorrago batekin.

Hala eta guztiz ere, “megadeals” kopuruak handia izaten jarraitzen du, 1.000M€-tik gorako 9 operazio baitaude urteko lehenengo lau hilabete hauetan. Garrantzitsuenen artean, aipagarriak dira Santander Bank Polskako salmenta Erste Group Bank AGri (6.942M€) eta TSBren eskurapena Banco Santanderren partetik (3.300M€).

Banaketa sektorialari erreparatu ondoren, aurreko ekitaldietako joera ikusten da: enpresaritza zerbitzuek eta TIC aktibitateek dinamikotasun handiena izaten jarraitzen dute merkatuan, transakzio itxien %36,9 izanik bi sektoreek (%20,9 eta %16,0, zehazki).

Prezioaren ikuspuntutik aztertuta, 2026ko lehenengo lau hilabeteko Europar Batasuneko Upper Middle Market operazioak egonkortu egin dira batez besteko operazio multiploan, 8,54x EBITDAn egonik. Zenbakia berdin jarraitzen du 2025eko azkeneko lauhilekoarekin alderatuta, baita aurreko urteko lehenengo lauhilekoarekin ere.

Ekitaldiko hurrengo hilabeteei begira, aurreikusten da M&A merkatua Espainian dinamikotasun esanguratsua egongo dela, inbertsoreek aukeraketa handiagoa erakutsi arren. Hori dela eta, aktibitatearen garapena baldintzatuta egongo da enpresaritza konfiantzatik, finantzaketa baldintzetatik eta saltzaileen eta erosleen itxaropenengatik.

IKEIren M&A news helaraztea nahi baduzu, non enpresen erosketako eta salmentako eragiketa korporatiboen xehetasunak eskaintzen dizkizugun, jarduera-sektore nagusietan erabiltzen diren balorazio-multiploei buruzko informazioa barne. Mesedez, jakinaraz iezaguzu formulario honen bidez (harpidetzarako esteka).

(*) Múltiplo de operaciones del Upper Midlle Market UE