Berriak

Bat-egiteak eta Eskuratzeak (M&A): 2022ko bigarren lauhilekoaren balantzea

Espainian M&Aren jarduera indartu egin da 2022ko bigarren lauhilekoaren itxierarekin, eta horrek erakusten du, urteko lehen 4 hilabeteekin alderatuta, dinamismo handiagoa dagoela transakzio itxien kopuruari eta mobilizatutako inbertsio-bolumenari dagokienez.

Lehen lauhilekoan transakzio itxien kopurua murriztu egin zen 2021eko ekitaldi errekorraren aldean, baina 2022ko bigarren lauhilekoan dinamismoa hazi egin da: 1.102 eragiketa itxi dira eta inbertsio-balio agregatua 61.312M€-ra iritsi da (balio ezagunekin egindako eragiketen arabera).

Hala, gehikuntza izan da bai burututako transakzioen kopuruan (+%22,7), bai batez besteko inbertsio-bolumenean (+%139,1, balio ezagunak dituzten eragiketen arabera), urteko lehen lauhilekoarekin alderatuta.

Hazkunde horiek agerian uzten dute, egungo merkatu globalean dauden ziurgabetasunak gorabehera, Espainiako merkatu transakzionala historikoki maila altuetan mantentzen dela: 2022ko bigarren lauhileko honetako jarduera aurreko ekitaldiko aldi berarekin alderatzen badugu, itxitako eragiketen kopuruak apur bat gora egin duela ikusten da (+%3,2), baita inbertsioaren batez besteko balioaren gaineko %46,3ko igoera ere (balio ezagunak dituzten eragiketen arabera).

Sektorekako transakzioei dagokienez, azken urteetako joerari jarraituz, 2022ko bigarren lauhileko honetan enpresa-zerbitzuei, IKTei eta higiezin-jarduerei lotutako jarduerek izan dute mugimendurik handiena, hiru sektoreen artean itxitako transakzioen %43,0 bilduta (%17,6, %14,6 eta %10,8, hurrenez hurren).

Azpimarratzekoa da, eragiketa kopuruari dagokionez, hazkundea izan dela sektoreen bigarren lauhilekoan, hala nola, “Eraikuntza” (+34 eragiketa), “Handizkako merkataritza” (+16 eragiketa), “Erretaila”, “Osasun-jarduerak eta gizarte-zerbitzuak”, eta “Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza” (+11 eragiketa bakoitza).

Prezioaren ikuspegitik, batez besteko multiploa egonkortu egin da 2022ko bigarren lauhilekoan, urteko lehen 4 hilabeteetan ikusitakoarekin alderatuta. Horrela, x8,50eko EV/EBITDA lortu da (2022ko lehen lauhilekoan, aldiz, x8,46 izan zen).

Hala ere, “Erauzketa-industriak” eta “Produktu kimikoak, petrolioa, kautxua eta plastikoa” bezalako sektoreek multiplo handienak ordaindu dituzte (14,2xEBITDA eta 13,7xEBITDA, hurrenez hurren).

IKEI  M&A news-a helaraztea nahi izango bazenu, non enpresak erosteko eta saltzeko eragiketa korporatiboen xehetasunak eskaintzen ditugun, jarduera sektore nagusienetan erabilitako balorazio-multiploei inguruko informazioa barne, mesedez jakinarazi iezaguzu ondorengo inprimakiaren bitartez (harpidetzeko esteka).