Berriak

Igarle-k bere hazkundea sendotu du It_aktion-en integrazioari esker

Igarle euskal enpresak, kudeaketa aurreratuko informatika soluzioen garapenean eta ezarpenean espezializatuak, It_aktion enpresa eskuratu du, egoitza soziala Donostian duena. Eragiketa hau, joan den ekainaren 7an gauzatu zen, IKEI Corporate Finance-en aholkularitzaren bidez.

It_aktion-en barneratzeak, SAP-en Partner-a, Igarle Taldera, proiektu berri bat garatzea ahalbidetuko die bi enpresei gaitasun osagarrien baturari esker. Biak indarturik agertuko dira langile eta teknologia aldetik, honen helburua izanik produktu eta zerbitzu sorta hobeago eta osoago bat eskaintzea, bere bezeroen beharrak eta espektatibak hobeto asetzeko. Bere profesionalen ezagutza partekatua eta agregatua integrazio honetako balio garrantzitsuenetariko bat da.

Taldearen barruan, produktuen eta zerbitzuen osagarritasuna erabatekoa da. Orain dela hilabete batzuetatik, bi enpresak sinergiak diseinatzen ari dira, zeinak euren hobekuntza eta ideien berritzea ahalbidetuko duten emaitzak maximizatzeko.

Eskuratze hau lehenengo pausu gisa kokatzen da Igarle Taldearen eta Cosmo Taldearen arteko aliantza estrategikoan. Lotura honek bi taldeen zerbitzuak eta gaitasunak osatuko ditu Elkarreragingarritasun, Mugikortasun eta Business Intelligence arloetan. Gainera, sendotze bat suposatzen du nazioarte-mailan bi taldeentzat.

Hemendik aurrera, Igarle Taldeak bere hazkunde exogenoan aurrera egiten jarraitzea aurreikusten du osagarriak diren software enpresa berriak eskuratuz, horretarako, IKEI-ren aholkularitza jasoko duelarik.