Berriak

IKEIk EIKA S. Coop (Mondragon Korporazioa) lagundu du Nafarroako Smart Comfort-aren kapitalaren sarreran

IKEIk esperientzia handia du Corporate Development-en eragiketen kudeaketan, eta, hori horrela izanik, Mondragon Korporazioko Osagaien Dibisioko kide den EIKA kooperatiba bizkaitarraren eragiketa negoziatzen eta ixten ibili da.

EIKA, etxeko egosketa-zutabeko osagai elektrikoen merkatuan munduko liderra da eta maila globalean etxetresna elektrikoen sektoreko osagaien sektorean erreferente da. Eragiketari esker, hau da, konpainia nafarraren kapitalaren % 20 eskuratutu ondoren, beroketaren negozioan bete-betean sartzen da aplikazio berrietako beste teknologia batzuk eskuratuz (”Smart Heating”). 

Sustatzaileen iritziz, Smart Confort (AVIR eta Nawattia negozio-lerroen pean) eta EIKAren artean dauden sinergia teknologiko ugariek urruneko infragorri bidezko berokuntza-soluzio berri eta berritzaileak garatzen lagunduko dute, eta, era berean, bezero berriak eta merkatu-aukerak lortzea erraztuko dute, baita horiei aurre egiteko gaitasuna izatea ere, beti ere merkatuak eskatzen dituen bermeekin. 

Azken urteotan, EIKA aliantza- eta eskuratze-politika bat garatzen ari da, eta inbertsio-eragiketa hori Mondragon Korporazioaren estrategia korporatiboan kokatzen da, ekintzailetza-gaitasunak aktibatzea eta kooperatiben artean negozio berriak sustatzea ardatz hartuta.

1 - 24 elementuak ikusgai 501etik