Berriak

IKEIk bere prozesuen bikaintasuna ziurtatu du aurten ere

AENORen auditoretza gainditu du, eta ISO ziurtagiriak berritu ditu arlo hauetan: kalitatearen kudeaketa (ISO 9001:2015), ingurumen-kudeaketa (ISO 14001:2015), eta laneko segurtasunaren eta osasunaren kudeaketa (ISO 45001:2018).

Horrela, AENORek ziurtatu du IKEIk garapen jasangarrirako konpromisoetan arrakastaz aurrera egiten jarraitzen duela, gure jardueraren iraunkortasuna eta ingurumen-neutraltasuna gure jarduketen zeharkako zutabe gisa proaktiboki bultzatuz.

Era berean, IKEIk Enpresa Erantzukizun Korporatiboaren esparruko beste ekimen batzuk jorratu ditu, hala nola, Berdintasun Plana garatzea eta Norberaren, Familiaren eta Lanaren Kontziliaziorako Plana formalizatzea.