Berriak

IKEI Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean ari da 2021-2024 Enplegu Plan Estrategikoa egiteko

Enplegu eta Gizarteratze Sailburuordetzak bultzatuta, 2021-2024 Enplegu Plan Estrategikoa, 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategian definitutako gako estrategikoak zehaztera zuzenduko da. Aldi berean, Eusko Jaurlaritzako sailetan eta beste euskal erakunde batzuetan enplegua sustatzearekin lotutako zerbitzuak eta programak koordinatzeko tresna izan nahi du.

Planaren helburuak hauek izango dira: kalitatezko enplegua sustatzea, langabezia murrizteko baldintza ahalik eta handienak eta onenak sustatzea eta pandemian suntsitutako enplegua berreskuratzen laguntzea.

Gainera, eraldaketa sozioekonomiko digital, berde eta demografiko handietan sortzen diren lan-aukera berrietarako sarbidea erraztea izango du helburu, bai eta Euskal Enplegu Zerbitzua hobetzea eta bizitzan zehar kualifikazioa garatzea ere.