Berriak

IKEI Innobasquerekin elkarlanean ari da 2022ko berrikuntzako kasu praktikoen deialdian

Iazko esperientzia positiboaren ondoren, IKEIk Innobasquerekin (Berrikuntzaren Euskal Agentzia) lankidetzan jarraitzen du azken hiru urteetan Euskadiko edozein erakundek garatutako produktu, prozesu edo negozio-ereduko berrikuntza-kasu praktikoak identifikatzen eta formalizatzen, haien izaera, tamaina edo jarduera-sektorea edozein dela ere.

Aurtengo deialdiak arreta berezia eskainiko die ETEek garatutako proiektuei, batez ere honako hauekin zerikusia duten sektoreetan: industria-manufaktura, energia eta ingurumena, elikadura, kultura- eta sormen-industriak, eta EIKTekin (teknologia elektronikoak eta informazio- eta komunikazio-teknologiak), nanoteknologiekin, energia garbiekin eta material aurreratuekin lotutako teknologia berriak.

Proiektuak izaera estrategikoaren, sormenaren, lankidetzaren eta hibridazioaren, jarraipenaren, sistematizazioaren, jasangarritasunaren eta bideragarritasunaren arabera ebaluatzen dira. Eraginkortasuna, efizientzia, inpaktu-maila, hirugarrenen erreplikagarritasuna eta aintzatespena ere kontuan hartzen diren inpaktu-adierazleak dira.

1 - 24 elementuak ikusgai 515etik