Berriak

IKEI, Kanaria uharteetako 2014-2020 EGEF Programa Eragilearen kanpoko ebaluatzailea

Programa Eragile horren eta 2019an galdatutako Errendimendu Esparruaren helburu eta emaitzen bitarteko ebaluazioa burutu du. Gainera, joan den ekainaren 3an ospatutako Jarraipen Batzordean parte hartu zuen.

Kanaria uharteetako 2014-2020 EGEF Programa Eragilea, identifikatutako eskualde-premien eta Europa 2020 Estrategiaren helburuen arabera egituratzen da, eta hazkunde adimendun, iraunkor eta integratzailea bultzatzeko jarduera ugari proposatzen ditu.

Kanaria uharteetako Programa Eragileak, EGEF funtsen esku dira, Kanarietako ekonomiako ekoizpen-sarearen lehiakortasuna hobetzen eta areagotzen duten inbertsioak burutzeko, besteak beste, berrikuntza, informazioaren gizartea eta ekonomiaren nazioartekotze faktoreak sustatuz; uharteetako biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko, bereziki gizarte-kohesioaren prozesuan enplegua sortuz; hezkuntza mailak hobetzeko eta pobrezia tasa murrizteko eta eskualde ultra-periferikoa izateak eragindako gain-kostuak murrizteko (EUP). Horrez gain, oinarrizko baliabide naturalen eskaintza optimizatzeko jarduerak ere lantzen dira, ingurumen-iraunkortasunaren esparruan, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko politikak erabiliz, bai egokitzapenaren ikuspegitik, bai arintzearen ikuspegitik, bai eta natura-arriskuen prebentzioari ere.