Berriak

IKEIk Euskadiko Finantza eta Inbertitzaile Sektorearen Liburu Zuria egin du

IKEIk euskal finantza eta inbertsio ekosistemaren Liburu Zuria egin du azken hilabetetan, BASQUEFIKek bultzatutako txostena.

IKEI Euskal Autonomia Erkidegoko Finantza eta Inbertitzaileen Klusterraren (BASQUEFIK) talde sustatzaileko kide da hasieratik, eta egin berri du sektorearen Liburu Zuria. Txosten horretan, gaur egun Euskadin dagoen finantza- eta inbertsio-ekosistema ezaugarritzen eta aztertzen da, sektorearen ikuspegi globala eskainiz, sektorearen gaitasunak eta indarguneak ikusaraziz eta datozen urtetarako etorkizuneko erronka nagusiak identifikatuz.

Euskadik ekosistema zabala eta dibertsifikatuta du: 300 agente baino gehiago daude, gai direnak lurraldeko enpresa-ehunaren finantzaketa- eta inbertsio-beharrei erantzuteko. Liburuak dimentsionamendu-eragiketa bat jasotzen du, 318 agente identifikatuz, 129 finantzaketa- edo inbertsio-tresnen eskaintzarekin eta 112 inbertsiorako eta ondare-kudeaketarako jarduerarekin. Liburu Zuriak ikuspegi zabaletik heltzen dio ekosistemari: finantzatzaileak eta inbertitzaileak ez ezik, laguntza-eragileak ere biltzen ditu, hala nola aholkulariak, enpresa-elkarteak edo klusterrak, zentro teknologikoak, unibertsitateak eta prestakuntza-zentroak, aseguru-etxeak, etab.

Egindako diagnostikoak argi uzten du EAEko finantza- eta inbertsio-ekosistemak indargune bereizgarri argiak dituela, eta horien artean honako hauek nabarmentzen dira: lurraldean eragile desberdinen sare zabala egotea, oinarri instituzional sendo baten babesa, ezarritako lankidetza publiko-pribatuko eredu hazkorra, aholularitza, teknologia-gune eta tokiko uniberstitate sare garrantzitsua eta enpresaritza-ehunarekin harreman estua.

Era berean, dokumentuak sektoreak datozen urtetan izango dituen erronka nagusiak jasotzen ditu, hala nola eragileen arteko koordinazioa eta lankidetza gehiago garatzea, haien posizionamendua hobetzea toki- eta nazioarte-mailan, lurraldearen finantza-kultura garatzea, eta abar.

Liburuaren ondorio nagusiak aurkeztu zitzaizkien ekosistemako eragile guztiei eta lurraldeko erakunde nagusiei joan den irailean, egindako jardunaldi batean. Aurkezpen jardunaldian parte hartu zuten BASQUEFIKeko lehendakari Javier Hernanik, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburu Noël d 'Anjou Olaizolak, IKEIko Pedro Cepeda Coresek eta Silvia Chaconek, ekosistemako hainbat eragilek, BASQUEFIKeko Xabier Goyarzunek, Pedro Luis Uriartek eta BASQUEFIKeko zuzendari nagusi Iker Ojembarrenak.