Berriak

IKEI-k parte hartzen du lantokian hezur-giharretako asalduren prebentzio esparruan eginiko kontratu marko batean laneko segurtasun eta osasunerako europako agentziarentzat (EU-OSHA)

Kontratu marko honek, 2018 hasieran esleitua, hurrengo hiru urteetan (2018-2020) EU-OSHA-rekin lan egiteko aukera paregabea suposatzen du, lantokiko hezur-giharretako asalduren prebentzio esparruan proiektu eta azterketa multzo baten garapena burutuz.

Hezur-giharretako asaldura lanetik eratorriak diren gaixotasunen artean ohikoenetariko bat da Europa guztian zehar.  Asaldura hauek barne hartzen dute artikulazioetan eta bestelako ehunetan jasandako edoizen min edo gaixotasun, eta normalean bizkarrean, lepoan, sorbaldetan eta goiko gorputz-adarrean eragiten dute, nahiz eta beheko gorputz-adarrean ere eragin dezaketen. Kasu kronikoenetan, asaldura hauen ondorioa desgaitasunen bat ere izan daiteke, eta baita lan egiteari utzi behar izatea ere.

Ildo horretatik jarraiki, IKEI-k egun parte hartzen duen proiektua xehetasun guztiak aditzera ematera zuzendurik dago,  fenomeno honek Europan duen hedaduraren inguruan, eta hauei aurre egin eta kaltetutako pertsonak lanera itzuli/mantentzea ahalbidetzeko herrialde desberdinetan aplikatzen ari diren estrategien inguruan. Gainera, kostu nagusiak balioztatzen dira enpresentzat zein asaldura hau jasatetatik eratorritako gizartearentzat ere. EU-OSHA-k fenomeno honen inguruko analisi eta jarduera ikuspuntu desberdinak barneratuko dituen zenbait urteetarako lan-programa bat definitu du, zeina 2020. urtera arte luzatuko den.

Kontratu marko hau burutzeko, IKEI-k Europako enpresen partzuergo bateko kide bezala parte hartzen du, bertan barneratzen direlarik Alemania, Frantzia, Hungaria, Herbehereak eta Suediako zenbait enpresa.

Informazio gehiago:
https://osha.europa.eu