Berriak

IKEI-k Eibarko Gizarte Diagnostikoa aurkeztu du, herriko gizarte beharren ikerketa sakon bat

Egindako ikerketan Eibarko Gizarte Zerbitzuen egoera jaso da, baita Udaleko Gizarte Zerbitzuetako ordezkariei gehien arduratzen dizkieten zazpi giza-esparruetako analisi sakon bat ere, eta etorkizunerako erronkak planteatu dira.

Proiektua otsailaren 27an aurkeztu zen Udalbatza Aretoan eta, IKEIko aholkulariekin batera Idoya Sarasqueta egon zen, Gizarte-Zerbitzuetako zinegotzia. 

 

 

Eibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako ordezkariei gehien arduratzen dizkieten zazpi giza-esparruetan analisi sakon bat egitea izan da Ikerketaren helburua: gizarte baztertze eta barneratzea; inmigrazioa eta aniztasuna; haurtzaro, nerabezaro eta familia; mendekotasunak; desgaitasunak eta gaixotasun mentala; adineko pertsonak eta mendekotasuna; eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna.

 

Horretarako, metodologia kuantitatibo eta kualitatibo batean oinarritutako diagnostiko parte hartzailea burutu da, gizartearekin loturiko esparru desberdinetan lan egiten duten eragile eta erakunde guztien partaidetza berezia bateratuz. 

 

Halaber, proiektuaren fase eta analisi esparru guztietan genero ikuspuntua zeharkako ardatz gisa jaso da. Bestalde, kontuan hartu dira, bai, denbora-ikuspuntua, baita Eibarko gizarte errealitatea inguruko udalerriekin (Debabarrena, Gipuzkoa eta EAE) alderatuz ere. Gainera, informazio gehiena sexuaren arabera, adin taldeen arabera eta jatorriaren arabera (bertakoak eta atzerritarrak) sailkatuta eskaintzen dira.

 

Diagnostiko Sozialaz gain, IKEIk I. Haurtzaro, Nerabezaro eta Familia Plana eta V. Mendekotasun Plana egin ditu. Biak laster aurkeztuko dira.