Berriak

IKEIk omnikanaleko erosketa-ohiturei buruzko azterlana aurkeztu du, Eusko Jaurlaritzaren "Omnikanalitatea: merkataritzarako eta kontsumorako erronkak" jardunaldian

Martxoaren 11ean Bilbon egindako Jardunaldia, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak antolatu zuten. Ekitaldia, Sonia Pérez Ezquerrak, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak aurkeztu zuen, eta bertan izan ziren baita Isabel Muela sailburuordea eta Laureano Turienzo retaileko aditua.

Kontsumitzailearen ohiturak eboluzionatzen ari dira, kanal anitzeko erabiltzailea izatetik, hainbat kanal eta komunikazio-tresna erabiltzen dituena, Omnicanal kontsumitzaile bihurtzera, kanal guztiak erabiltzen dituena. Ildo horretan, Kontsumobidek, Kontsumoko Euskal Institutuak, IKEIn laguntza izan du Euskadiko omnikanalitatearen egungo ezaugarriak ezagutzeko eta kontsumitzailearen ohitura eta portaera berriak jasotzeko azterlan bat egiteko.

2019ko azken hiruhilekoan egindako azterlanaren arabera, EAEn bizi direnen ia % 45ek omnikanalitate-ezaugarriak ditu, batez ere gazteenen artean, non ehunekoa ia % 54ra iristen den.

Gainera, azterlan honek kanal bakarreko hiru bezero mota identifikatzen/definitzen ditu, haien sartze-mailaren arabera, eta nabarmentzen du adina faktore erabakigarria dela, neurri handiagoan edo txikiagoan kanal bakarreko bezero izateko garaian.

Nabarmendu behar da, halaber, itzultzeko ohitura ohikoa dela biztanleriaren ehuneko handi batentzat (% 45ek itzuli ohi du), eta gertuko gero eta saltoki eta establezimendu gehiago ari direla kanal bakarreko estrategiak jarraitzen saltzeko (whats up bidezko eskaeren komunikazioa eta harrera, helbidera entregatzeko erraztasunak, eskaintzak eta deskontuak sare sozialetan …).

Egindako lana errealitate sozial guztiz berri baten argazkia da, gorantz egingo duena. Agertoki berri hau aztertzea interesgarria da kontsumitzaileen defentsa eta babesa mantentzeko.