Berriak

IKEIk laguntza teknikoa ematen du Eusko Jaurlaritzaren IV. Gazte Plana kudeatzeko

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren kontura, proiektuak berekin dakar Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzek programatutako ekintzei buruzko informazioa biltzen laguntzea, 2021erako aurreikusitako ekintzen jarraipena egitea eta IV. Gazte Planaren emaitzak ebaluatzea.

Eusko Jaurlaritzaren IV. Gazte Planak adierazten du Eusko Jaurlaritzak gazteriarekin duen konpromisoa, bizi-proiektuak independentziaz eta autonomiaz garatzeko aukerak sortzeari eta laguntzeari dagokionez.

IV. Gazte Planaren indarraldia 2021ean amaitzen zen, baina, Plan berria egin arte, 2022rako programatutako ekintzak IV. Gazte Planaren edukiaren arabera egituratzen dira, hau da, 5 ardatz estrategiko, 23 helburu eta 65 jarduera-ildo kontuan hartuta.

Gaur egun, IKEIren laguntza teknikoa 2021eko ekitaldia ebaluatzeko eta 2022ko ekintzak programatzeko fasean dago, eta udaberrian amaitzea espero da.

1 - 24 elementuak ikusgai 501etik