Berriak
Mugaz gaindiko enpleguari bultzada Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdean
IKEI elkarlanean aritu da Euroeskualdeko AECT-rekin mugaz gaindiko enpleguaren errealitatearen eta etorkizunerako bere ikuspegiaren inguruko azterketaren lanketan. Azterketa hau Irunen ospaturiko jardunaldi batean aurkeztu zen joan den azaroaren 15ean.
Azterketaren ondorioek adierazten dute gaur egun 4.000 bat pertsonek zeharkatzen dutela egunero muga lanera joateko, euroeskualdeko eremuaren barruan, egoera hau ia erabatekoa izanik nazionalitate espainiarra duten pertsonena, zeinak Lapurdiko udalerrietan bizi diren mugatik gertu eta bere lanpostua Gipuzkoan mantentzen duten.
Azterketak erakutsi du higiezinen merkatua elementu gakoa izan dela langileak hegoaldetik iparraldera mugitzerako garaian, orain dela hamarkada bat m2-a merkeagoa baitzen Iparraldean Hegoaldean baino, eta beraz, mugatik gertuko biztanle askok bere bizitokia aldatu eta Lapurdin bizitzea erabaki zuten, lanpostua mantenduz, gehienbat, Gipuzkoan. Gaur egun, ordea, prezio faktoreak ez du inolako eginkizunik betetzen. Honek, langile fluxuen gehiengoa Iparraldetik Hegoaldera – Akitania Berritik Euskadi eta Nafarroara – mugitzea ekarri du (3.212 langile), Hegoaldetik Iparraldera – Euskadi eta Nafarroatik Akitania Berrira – mugitzen direnen aurrean (651 -390 Euskaditik, 261 Nafarroatik). Era berean, datu hauek ikusirik, baiezta daiteke ez dagoela enpleguaren benetako mugaz gaindiko arrorik, fluxuen gehiengoa hegoaldean kokatu eta enplegua hegoaldean mantentzen duten pertsonena baita.
Azterketa hau IKEI lider duen talde transnazional baten bitartez burutu da 2017 ekitaldian zehar eta 50 agente desberdinen partaidetza izan du: hiru eskualdetako enpleguko zerbitzu publikoetatik hasi eta garapen-agentzia, sindikatuak, patronatuak, bazkundeak, etab. arte. Era berean, zenbait inkesta gauzatu dira Euroeskualdeko eremuko enpresa eta langileen artean.
ENPLEGU proiektuko helburuak hiru eskualdeen arteko lan-harremanak erraztean oinarritzen dira, muga fisikoak, linguistikoak, fiskalak, eskumenekoak… gaindituz eta, gehienbat, eskualdeen artean dauden errealitate desberdinen ezjakintasunari aurre eginez. %65ean batera finantzatu du Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF), INTERREG V-A Espainia, Frantzia, Andorra (POCTEFA 2014-2020) Programaren bitartez. POCTEFA-ren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldearen integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.
MUGAZ GAINDIKO ENPLEGUAREN ERRADIOGRAFIA
Ikerketak gaur egungo mugaz gaindiko enpleguaren egoera erakutsi nahi izan du eta, heldutako ondorioen artean ondorengo atalak azpimarratu behar dira:
El perfil de la persona trabajadora fronteriza en la Eurorregión es de quien trabaja en el sector servicios o es autónoma.
- Mugaz gaindiko enpleguaren fluxuak askoz ere ahulagoak dira Euroeskualdean EU-ko beste mugetan baino, non lan egiteko herrialde batetik bestera mugitzen diren pertsonen zenbatekoa askoz ere altuagoa den, adibidez: Frantzia-Suitza mugan (160.000 pertsonetik gora), Italia-Suitza mugan (100.000tik gora) edo Frantzia-Alemania mugan (180.000tik gora).
- Euroeskualdeko mugaldean lan egiten duen langilearen profila zerbitzuen sektorean lan egiten duena da edo autonomoa dena.
- Mugaz gaindiko langileek Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak aurkitzen dituzten zailtasun nagusiak zerga-sistema eta garraioa dira.
- Euroeskualdeak heziketa aldetik europar batezbestekoaren gainetik dagoen populazioa dauka, eta, hortaz, lan hobeago bat lortzeko aukera gehiago du.
- Langileen fluxuarentzako dagoen oztopo nagusienetariko bat hizkuntza da.
OSAGARRITASUNAK
Mugaz gaindiko enpleguaren erradiografia batez gain, ENPLEGU proiektuak helburutzat du hiru eskualdeen artean enplegu arro indartsu bat garatzeko dauden zailtasun nagusiak argitara ateratzea, eta baita bere indarguneak edo osagarritasunak eta, azkenik, gomendio segida bat aurreratzea proiektuari laguntzeko.
Hiru eskualdeek enpleguaren hazkunderako ikuspuntua dute hurrengo zortzi urteetarako (%5 eta %9 bitartean) eta elkarbanatu ahal izango lituzketen eskualdeko berrikuntza estrategiak dituzte..
Halaber, zenbait sektore eta jarduera-eremu daude partekatutako apustu batean bilakatu ahalko liratekeenak, besteak beste: ekoizpen aurreratua, energia berriztagarriak, osasuna, nekazaritzako elikagaien sektorea eta sormenezko industriak.
GOMENDIOAK
Mugako egoera hobetu eta aprobetxatzeko gomendioei dagokionean, enpleguaren etorkizunari begira, ikerketak ondorengoak aurreratzen ditu:
- Hizkuntza “bizilagunaren” ikasketa.
- “Beste aldean” dagoen enplegu aukerari buruzko informazioa.
- Mugaz gaindiko langileen akonpainamendu administratiboa edota fiskala.
- Lotura sistemak mugaz gaindiko langileen eta heziketa-erakundeen artean.
- Mugaz gaindiko lan-merkatuaren inguruko informazio estatistikoaren erabilgarritasuna eta hobekuntza.
- Hizkuntza-heziketa ikastaroa administrazioentzat.
Informazio gehiago:
http://www.naen.eu/diagnostikoa-2017ko-abenduaren-15ean-aurkeztuta-sarean-dago-jadanik/
-
Merkataritza-guneetako salmentak % 16,3 hazi ziren 2022an, 2019ko datuak gaindituz, pre-Covid
IKEIk 2022ko urteko txostena egin du Espainiako Merkataritza Zentroen Elkartearentzat (AECC), datu ekonomiko eta sozialen bidez Espainiako merkataritza-guneen errealitatea zehazten duena.
Irakurri gehiago >
-
Martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna: zer ikasten dute eta zertan lan egiten dute emakumeek?
Analisiak erakusten duenez, nesken presentzia unibertsitatean bost titulaziotan kontzentratzen da (hezkuntza, erizaintza, medikuntza, gizarte-lana edo gizarte-hezkuntza), eta horietan hamar matrikulatik zortzi inguru dira -ADE...
Irakurri gehiago >
-
IKEIk LANIKen finantza- eta lege-aholkulari gisa dihardu metalezko egiturak eta osagaiak fabrikatzeko unitatea deszentralizatzen, Eraik Componentes sortuz
Eragiketa honen bidez, LANIKek bezero eta merkatu berrietara zabaltzen du bere fabrikazioa, eta produkzio-hobekuntzen plana berresten du.
Irakurri gehiago >
-
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak “alokabizi: alokairu sozialeko etxebizitza babestuen eredu berri baterantz” jardunaldia antolatu du, zerbitzu publiko gisa, IKEIren laguntzarekin
IKEIk laguntza teknikoa ematen die Alokabideri eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzari alokabizi proiektuaren kudeaketan, antolaketan eta jarraipenean, eta proiektu horren aurkezpen-jardunaldia...
Irakurri gehiago >
-
IKEIk 2022an M&A-ko 22 eragiketa kudeatu ditu
Gure azken M&A News-en iragarri genuen bezala, eta azken lauhilekoan izandako motelaldia gorabehera, bategiteen eta eskuratzeen Espainiako merkatuak historikoki jarduera-maila altuari eutsi dio 2022an (baita pandemia aurreko...
Irakurri gehiago >
-
“Hondarribian 75 urtetik gorako 2.243 pertsona daude, horietatik 563 bakarrik bizi dira, eta guztizkoaren % 51 ziur dago edo oso litekeena da etorkizunean udaleko gizarte zerbitzuetara jo behar izatea.”
IKEIk Hondarribiko Udalarentzat egindako azterlana aurkeztu da. Azterlan horrek udalerriko adinekoen beharrak aztertzen ditu, eta Udalari aukera emango dio bere gizarte-zerbitzuek gaur egun eskaintzen duten erantzunari eta...
Irakurri gehiago >
-
Zer dakigu ordaintzen ditugun zergei buruz?
IKEIk "Zer dakigu zergei buruz?" txostena egin du, EiTB taldearekin indarrean dagoen lankidetzaren esparruan.
Irakurri gehiago >
-
IKEIK AHOLKUA EMAN DIO ARTEAGA GLOBAL ENTERPRISE, S.Lri OLAZABAL Y HUARTE, S.A. EROSTE PROZESUAN
IKEIk, finantza-aholkulari gisa, ARTEAGA GLOBAL ENTERPRISE SL (ARTEAGA Taldea) akzionistei lagundu dio OLAZABAL Y HUARTE SAren eskuratze- eta integratze-prozesuan.
Irakurri gehiago >
-
Bat-egiteak eta Eskuratzeak (M&A): 2022ko balantzea
Espainiako bat-egiteen eta eskuratzeen merkatuak historikoki jarduera-maila altuei eutsi die 2022an, nahiz eta aurreko ekitaldiaren aldean moteldu egin den, eta urteko azken lauhilekoan bereziki islatu da.
Irakurri gehiago >
-
Europako ETEek hurrengo urteetan izango duten bilakaera ekonomikoari buruzko lehen ENSR txostena argitaratu da, IKEIk Europako beste bazkide batzuekin lankidetzan egina
IKEIk, Panteia eta Oxford Research Balticsekin eta ENSR Sarea osatzen duten gainerakoekin lankidetzan, ENSR lehen txostena argitaratu berri du, datozen urteetan Europako enpresa txiki eta ertainek sektore mailan izango duten...
Irakurri gehiago >
-
Bost euskal helmuga, IKEIren laguntzarekin Turismo Helmuga Adimendun bihurtzeko metodologia lantzen hasi dira (HTA - SEGITTUR)
Proiektuak SEGITTURen babesa du, metodologiaren jabe gisa, BASQUETOURena, Euskadin ezarpenaren lider gisa, eta IKEIren laguntza, Tecnaliarekin lankidetzan.
Irakurri gehiago >
-
Etorkizuneko mugikortasun-egoera berria: IKEIk AEGAko (Gipuzkoako Automozio Enpresarien Elkartea) bazkideei lagundu die bere negozio-eredua birkonfiguratzen, balio erantsia gehituz
Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren BALIOA SORTZEKO ERALDATU programaren babesa izan du, eta, horri esker, enpresa parte-hartzaileek banaka hausnartu ahal izan dute beren jarduerari eta eskumenei buruz, eta, sektorean...
Irakurri gehiago >
-
Bizkaiko Zerbitzu Aurreratuei (SSAA-KIBS) buruzko azterlana
Azterlanaren ondorioek AS TRANSFER europar proiektua gauzatzen lagunduko diote Bilbao Ekintzari.
Irakurri gehiago >
-
"Nola prestatu nire enpresa saltzeko eta zein den bere balioa ", Luis Villanueva eta Esteban Barrenechearen hitzaldia ADEGIren aurrez aurreko jardunaldien zikloan
Enpresen errotze, hazkunde eta ondorengotzarako inbertsio alternatibak izeneko jardunaldi-zikloaren barruan, Estebanek eta Luisek enpresen transmisioaren finantza eta prozesu alderdiei buruz hitz egin zuten.
Irakurri gehiago >
-
Pertsonak eta bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Ikei lankidetzan ari da Gipuzkoako Foru Aldundiarekin (Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentua) edukiak sortzeko eta Ikasmina webgunea eguneratzeko, pertsonen bizitza osoko ikaskuntza zabaltzea eta balioan...
Irakurri gehiago >
-
IKEIren laguntza teknikoa Tolosan hutsik dauden etxebizitzak mobilizatzeko
Herriko Udalak hainbat ekimen jarri ditu abian IKEIrekin elkarlanean, udalerriko etxebizitza hutsak mobilizatzeko eta Tolosan hutsik dauden etxebizitzen jabeek alokairuan jartzeko dituzten aukerak ezagutarazteko, baita alokairua...
Irakurri gehiago >
-
A25, IKEIk bat egin du emakumeen aurkako indarkeriaren salaketarekin
Genero indarkeriaren aldeko nazioarteko astean, IKEIren Berdintasun Batzordeak kontzientziazio kanpaina bat abiarazi du, emakumeen aurkako indarkeriari buruz gogoeta egitera gonbidatzen duena eta arazo global horri buruzko datu...
Irakurri gehiago >
-
Aliantzak Kudeatzeko Jardunaldia ematea, SPRIk EUSKALITekin lankidetzan garatutako Innobideak Prestakuntza prestakuntza-saioen programaren esparruan
Luis Villanuevak emandako online jardunaldian, "Aliantzen kudeaketa" izenburupean, enpresa-aliantza bat diseinatzeak, abian jartzeak eta kudeatzeak dakartzan galdera eta berezitasun askori erantzun zaie.
Irakurri gehiago >
-
IKEIk INEKO S. Coop. lagundu du MIBA S. Coop-en integratzen (Mondragon Korporazioa)
IKEIk Gipuzkoako INEKO kooperatibari lagundu dio eragiketa negoziatzen eta ixten, transakzioaren finantza- eta lege-aholkulari gisa jardunez.
Irakurri gehiago >
-
Nola mugitzen gara? Zer garraio mota erabiltzen dugu?
IKEIk EITB-rekin kolaboratu du Euskadiko pertsonen eguneroko mugikortasunaren erradiografia aurkezteko.
Irakurri gehiago >
-
IKEIren laguntza teknikoa, AEGA Gipuzkoako Automozio Enpresen Elkarteko kideen enpresa-jarraipenerako
Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren JARRAIPENA programaren laguntza izan du, eta enpresei aukera eman die enpresaren jarraipenari banaka heltzeko prozesuak diseinatu eta garatzeko, bai transmisioaren bidez, bai...
Irakurri gehiago >
-
Irungo auzoen errealitatea eta behar sozialak ezagutzeko azterketa soziologikoa abian da
Irungo Udalak eskatuta, azterlanaren helburua da, Irungo auzoen azterketa sozio-demografiko eta ekonomiko orokorra egiteaz gain, Irungo biztanleen behar sozialetan sakontzea auzoka, eta hiriko puntu beltzak genero-ikuspegitik...
Irakurri gehiago >
-
IKEIk EIKA S. Coop (Mondragon Korporazioa) kooperatiban parte hartu du Stone Cookerren
IKEIk Mondragon Korporazioko Osagaien Dibisioko EIKA kooperatiba bizkaitarrari lagundu dio eragiketa negoziatzen eta ixten, eta transakzioaren finantza- eta lege-aholkulari gisa jardun du.
Irakurri gehiago >
-
IKEI Innobasquerekin elkarlanean ari da 2022ko berrikuntzako kasu praktikoen deialdian
Iazko esperientzia positiboaren ondoren, IKEIk Innobasquerekin (Berrikuntzaren Euskal Agentzia) lankidetzan jarraitzen du azken hiru urteetan Euskadiko edozein erakundek garatutako produktu, prozesu edo negozio-ereduko...
Irakurri gehiago >