Berriak

ERM 2018 Txostena: Berregituraketek lan-baldintzetan duten eragina

TNO Innovation for Life erakundeak Eurofound-eko European Restructuring Monitor 2018 Txostena landu du, enpresen berregituraketek lan-baldintzetan duten eragina aztertuz, eta IKEI, lan hau aurrera eraman duen talde teknikoaren kide izan da.

Europako Lan-Baldintzen inguruko seigarren Inkestako (EWCS) datuak erabiliz, 2015ean burutua, Eurofound-ek (Lan eta Bizi Baldintzak Hobetzeko Europar Erakundea, Europar Batzordearen agentzia) ERM 2018 txostena landu du, eta ikerketa honek, enpresen berregituraketetan (lanpostuak galduz) eta enpresan mantentzen diren langileengan eragiten duten faktoreak aztertzen ditu. Horrez gain, berregituraketetako jardunbide egokien inguruan buruturiko ikerketa politikoa eta akademikoa berrikusten du. Ondorioak eredu batean laburbiltzen dira, langileak babesteko neurri efektiboen diseinuan eta ezarpenean lagun dezakeena. Jardunbide egokien elementuak lau herrialdeetako (Bulgaria, Alemania, Herbehereak eta Espainia) kasuen ikerketetatik eratortzen dira, ikuspegi desberdinak erakusten dituztelarik.

Berregituraketa lan-merkatuek eta lan-antolakuntzak elkarbanatzen duten ezaugarri amankomuna da. Inkestako emaitzen arabera, langileen heren batek nolabaiteko berregituraketa prozesua bizi izan zuen euren enpresetan azken hiru urtetan. Nahiz eta berregituraketak enpresen biziraupenerako eta hazkunderako beharrezkoak izan, eragin bortitza izaten dute bertan lan egiten duten pertsonengan, eta baita azkenean bertan gelditzea lortzen duten langileengan ere. Kolektibo hauetan, ikerketa honek erakusten duen moduan, bai berregituraketek eta baita pertsonalaren murrizketek ere, lan intentsitate altuagoa ekartzen dute, aurkako portaera sozialen aurrean esposizioa (bullying-a, diskriminazioa, etab.) eta lan-baldintzen aurrean asebetetze maila baxuagoa. Hala eta guztiz ere, pertsonalaren murrizketa enplegatzaileak aurreikusitakoa baino langileen gaitasun maila altuagoarekin eta kognitiboki aberatsa den lanarekin lotzen da. Hortaz, giza-kapitalarekin loturiko zenbait lan-dimentsiotan elementu positiboak ere egon daitezkeela ondoriozta daiteke.

(Txostenera sarbidea)