Berriak

Iparragirre Itxura Berria: IKEIk merkataritza biziberritzeko programa bat bultzatu du Urretxun, merkataritza proiektu bereziekin

Udalak sustatutako proiektuaren helburu nagusia Iparragirre kalea eta bere ingurua biziberritzeko merkataritza jarduera bereziak bultzatzea da. Horretarako, herriko merkatari eta ekintzaileekin lanean ari da duela hilabete batzutatik, eta hutsik dauden lokalen jabeekin elkarlanean.

Hainbat astez bildu ondoren, merkatariak, artisauak eta IKEIko teknikariak, aurreikusitako proiektuak diseinatzen eta moldatzen aritu dira. Joan den martxoak 6an, i12 Iparragirre 12 inauguratu zen, bertako artisau produktuentzako erreferentziazko gunea. Bertan erakusgai eta salgai daude ekimen honetan parte-hartu duten artisauen lan asko. Horretaz gain, gune berritu hau urtean zehar egingo dituzten tailerrekin dinamizatuko da.   

Merkataritza biziberritzeko proeiktu berezi honetan parte hartu nahi duten beste talde batzuekin, merkataritza gune berriak zabaltzea espero da datozen aste hauetan. Hori da, adibidez, Iparragirre 8 lokalaren kasua, merkatari talde bati utzi zaiona. 

Esperientzia aitzindaria da udalerrian, eta aspalditik gainbeheran dagoen merkataritza-ardatz bat dinamizatu eta berreskuratu nahi duena modu kolaboratiboan. Jarduera honek blog bat ere badu, https://iparragirreitxuraberria.eus. Bertan proiektuaren aurrerapen-maila ikus daiteke, eta hiriko merkataritza-ardatz berritu hori bultzatzeko egiten diren ekimenak ere.