Berriak

Inguralde Garapen Agentziak, IKEIren laguntza eskatu du herriko lokal hutsetan eskuhartze artistiko bat aurrera eramateko

Pasa den abenduak 28an, hiriko 6 kaleetan: Ibarra, Portu, Dolores Ibarruri, Pormetxeta, Murrieta eta San Juan, 2 hilabetez lantzen aritu garen (lokal hutsen jabeak lokalizatzen, baimenak lortzen, eta bizilagun komunitateekin kontaktatzen) ZUBIAK proiektua errealitate bihurtu zen. Proiektuaren izena, 2 zonalde desberdin lotzearen azpi-helburutik dator, Urban zonalde berria, ILGNER eraikina dela medio; eta Alde Zaharra, trenbidearen pasabide berria aprobetxatuz.

Inguralde Garapen Agentziak, IKEIrengan konfiantza osoa ezarri du berriz ere, lokal hutsetan esku-hartze artistiko bat aurrera eramateko, herriko artista desberdinen, Javier Santurtun gidaritzat edukita eta Aire Norteko Ruben Sainz komunikazio eta kirol bilakaeraz lagunduta. Aurtengo proiektua, 6 kale desberdinetan egingo da, beraz orain dela 2 urte Portu kalean egin zena baino goranahi handiagokoa da.

Batik bat, jarduera lokal hutsen dekorazioa eta fatxaden eta erakusleihoen margotze artistikoa egin zen, eta baita ekintzaile berrien eskaintza ezagutzera emanez. Gainera, kirol eta animazio jarduera desberdinak egon ziren haur eta gazteentzat, hiriko puntu desberdinetan.

Guztira, esku-hartzeak 42 gune lortu ditu (lokal hutsak, pertsianak, eta etxeen fatxadak batuz) eta 40 merkataritza saltoki eta ostalaritza establezimenduek ere parte hartu dute, jarduera desberdinak antolatuz, erakusleihoak apainduz eta pintxo dastatze bereziak antolatuz, beste hainbat sorpresekin..

Informazio gehiago: https://www.facebook.com/ZubiakBarakaldo/