Berriak

Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak ekimen aitzindari bat bultzatu du unibertsitate-lankidetzan

AECTek (Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak) bultzatutako proiektuaren erronka hiru lurralde-eremuetako unibertsitateen arteko lehen lankidetza-estrategia lantzea da. Horretarako, IKEIren laguntza izango du, unibertsitate-sistema bakoitzaren jarduera-eremu eta konpetentzietan dauden osagarritasun maximoak identifikatu eta aprobetxatzeko lan-plan batekin.

Unibertsitatearen esparruan aitzindaria den ekimen hau AECTeren 2014-2020 Plan Estrategikoaren barruan kokatzen da. Plan hau lau ardatzetan egituratzen da, eta ardatz horietako bat da "ezagutzaren ekonomiarantz aurrera egitea, lehiakortasuna hobetzea eta enpresak merkatu berrietara irekitzea, lankidetza sustatuz".

Horrenbestez, lankidetza-modu berri baten oinarriak ezarri nahi dira, onura ekarriko diena mugarik gabeko prestakuntzari eta ikerketari, unibertsitateetako ikasleen, doktoregaien, irakasleen eta ikertzaileen mugikortasunari eta mugaz gaindiko eta euroeskualdeko kultura sustatzeari. Guzti honek, Euroeskualdeko lan-merkatuaren beharrei hobeto erantzuten lagunduko dio.

Hori dela eta, ekainaren 30ean, Akitania-Berria, Euskadi eta Nafarroako gobernuetako unibertsitate-politika publikoen arduradun nagusiak Euroeskualdearen egoitzan bildu ziren Pilotaje Batzordearen lehen bilerarako. Pilotaje-batzordearen lehen bilera honek Euroeskualdeko unibertsitate-lankidetzako estrategiaren prestaketaren hasera zehazten du.

Euroeskualdeak 11 unibertsitate publiko eta pribatu ditu, nazioarteko bikaintasuneko bi campus (Euskampus eta Iberus) eta Europar Unibertsitate bat (EU-CONEXUS) La Rochelle Universiték koordinatutakoa, baita ikerketa eta berrikuntzako zentro ugari ere.

Informazio gehiago: www.euroregion-naen.eu