Berriak

M&A NEWS atera dugu: M&A gaurkotasuna (eragiketak eta sektoreko zenbakiak)

Enpresetako jabetzekin eta kudeaketa eta zuzendaritza organuekin mantentzen dugun harremana dela eta, enpresa eragiketa korporatiboen (M&A) inguruko informazio bereizgarria esku artean izateko dagoen beharra sumatu dugu, ezagutza hau erabilgarria izan dadin kudeatzaileen, administratzaileen eta akziodunen enpresetako erabakietan.

Ezinegon hori ikusirik eta gure Corporate Finance eta M&A aktibitatearen zati izanik, M&A news jaurti dugu, lauhileroko izaera duen argitalpena, non modu sinplean adierazten ditugun enpresen salerosketa eragiketa korporatiboen gaurkotasuneko azken berriak, jarduera sektore nagusietan erabilitako balorazio zenbakien inguruko informazioa barneratuz.

Lehenengo news honetan 2017ko bigarren lauhilabetera arte izandako bilakaeran zentratzen gara. Nabarmentzekoa da nahiz eta aurtengoan jaitsiera txiki bat gertatu den fusio eta eskuratzeetan (M&A) Espainian aurreko urtean heldutako mailekin konparatuz gero, merkatuak errekuperaziorako joerarekin jarraitzen duela itxitako eragiketen batezbesteko zenbatekoari dagokionean sektore gehienetan, erosle internazionalek duten geroz eta presentzia gorakorragoa azpimarratzekoa izanik.

Bestalde, eragiketen zenbatekoak gorako joera mantentzen du: eragiketa korporatiboetako prezioak arinki igotzen dira, jarduera sektore gehienetan igoerak erregistratuz, Zerbitzuei (Bioteknologia, Farmazia eta Bizitzaren Zientziak, Higiezinen Zerbitzuak, Enpresa-, Pertsonal- eta Aisialdi–Zerbitzuak, Bidaiarientzako Zerbitzuak) loturiko jarduerak izanik dinamismo handiena erakusten dutenak eragiketa kopuruari dagokionean.