Berriak

M&A NEWS: 2017 ekitaldiko balantzea (eragiketak eta sektoreko zenbakiak)

Fusio eta eskuratzeen espainiar merkatuak itxitako 2.159 eragiketekin eman dio amaiera 2017 ekitaldiari.

Nahiz eta zenbateko honek jaitsiera arin bat erakusten duen aurreko ekitaldian lortu zenarekiko, nabarmentzekoa da, itxitako eragiketen zenbatekoari dagokionean, igoera esanguratsu bat gertatu dela inbertsioaren bolumen agregatuan, azken bost urteetako errekorra lortu baita. Horrela, ekonomiaren egoera hobeak zein enpresen egoera finantzario hobeak, eta baita finantzaketa lortzeko baldintza onek ere, jarduera sektore gehienetan transakzioen prezioak igotzen lagundu dute. Era berean, azpimarratu behar da espainiar merkatua berriz ere lurralde erakargarri bihurtu dela atzerriko inbertitzaileentzat (lau eragiketetatik batek atzerriko inbertitzaileetan du jatorria) zein arrisku-kapitaleko funtsentzat (2017an itxitako eragiketen %16an egonik).

2017an gertaturiko erosketa eta salmenta eragiketa korporatiboen inguruko xehetasunak adierazten ditugun M&A news helaraztea nahi izango bazenu, jarduera sektore nagusienetan erabilitako zenbatekoen balorazioaren inguruko informazioarekin, mesedez jakinarazi iezaguzu ondorengo inprimakiaren bitartez (harpidetzeko esteka).

Informazio hau zure interesekoa izango delakoan, 

IKEI M&A Taldea