Berriak

Boluntario gehiago, finantzaketa gehiago eta koordinazioan hobekuntzak, Irungo hirugarren sektoreari buruz egindako azterlanaren ondorio nagusiak

Azterlana, Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko arloak eskatuta, hiriko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen mapa erreal eta eguneratua da, kolektiboak dituen behar eta erronken araberakoa.

Hirugarren Sektorean, gizarte-eremuan lan egiten duten erakundeek egiten dute lan, honako kolektibo hauei arreta emanez: emakumeak, etorkinak, desgaitasunen bat duten pertsonak, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak, adinekoak edo herritarrak oro har.

Azterlana egiteko, Irunen dauden ia erakunde guztiekin jarri gara harremanetan, eta hainbat galderari erantzunez parte hartzera gonbidatu ditugu.

Ikerlanaren bidez, hiriko Hirugarren Sektore soziala osatzen duten eragileen ezagutzan sakondu ahal izan du IKEIk, eta ateratako ondorioen artean, azpimarratzekoa da Irunek Hirugarren Sektore oso zabala eta hirian errotua duela.

Gainera, ikerketak balio izan du jakiteko, hainbat esparrutan eta profil desberdinetako pertsonekin lan egiten duten arren, erakundeek egoera bera partekatzen dutela: gero eta jende gehiago artatzen dute, eta joera horrek gora egiten jarraituko duela aurreikusten dute. Horretarako, denek uste dute laguntza behar dutela eskaera horri erantzun ahal izateko.

Azterketa osoa www.irun.org web orriko dagokion atalean dago argitaratuta.

1 - 24 elementuak ikusgai 515etik