Berriak

Kultura - Erreferente izateko erronka duen Sopelako Erabilera Anitzeko eraikin berriaren Azterlan Ekonomiko-Finantzarioa aurkeztu berri da.

2014. urtean IKEIK egindako txostenetik Udal Liburutegia barneratzen zuen Erabilera Anitzeko eraikin berri bat, eraikitzeko egokitasuna bermatzen zen.

Bideragarritasun Ekonomiko-Finantzario Azterlan hau, prozesu parte-hartzaile bat abian jarri ondoren planteatzen da, non, prozesu horren emaitzen arabera, Sopelab, etorkizuneko eraikinaren izena, kultura-gune modernoa, hurbila eta adin guztiei zuzendua izatea nahi da. 

Eraikin berriaren bideragarritasun ekonomiko finantzarioari buruzko azterlana egiteko, inguruan dauden kultura-baliabideak aztertzeaz eta nahi den posizionamendua zehazteaz gain, eraikin berriaren zuzkidura eta ustiapen mix-a aztertu da. 

Azterlan honek, eraikinaren kudeaketa-eredu desberdinen azterketa ere jasotzen du. 

Sopelab udalerriko adin guztietako egoiliarrentzako kultura-berrikuntzarako gune gisa planteatzen da, eta bere erronka nagusienetako bat, bere inguru hurbilean proiekzio nabarmena, lidergoa eta kultura-erakarpen ardatza izatea da.