Berriak

IKEIK Zumaiko adineko pertsonen beharren inguruan burututako azterlana aurkeztu du

Proiektu hau, gizarte zerbitzuekin harremanik izan ez duten, edo azken bi urteetan gizarte zerbitzuekin kontakturik izan ez duten pertsonei zuzendu da.

Etxeetan bertan egin diren 400 elkarrizketetatik gora, alde batetik kolektibo berezi hau ezaugarritzeko eta bestetik, udal gizarte zerbitzuek gaur egun dituzten baliabide, zerbitzu eta prestazioak ezagutzera emateko balio izan du.  

IKEIk landutako txosten honek, kolektibo honen gizarte eta behar ekonomiko, osasun egoera, familia eta harremanak, eta etxebizitzaren inguruko mugak, besteak beste, jasotzen dira.  Beraz, burututako azterlanarekin, bere zerbitzu eta baliabideen gaur egungo egokitzapen maila eta etorkizunera begira, bere eskaintza egokitzeko aukera izango du. 

Nabarmentzekoa da, arreta berezia behar duten kolektiboen artean, eguneroko jarduerak egiteko zailtasunak dituzten pertsonak identifikatu direla eta bestetik, eguneroko jarduerak egiteko zailtasunak ez dituztenak baina bai tristura eta bakardadea maiz sentitzen dutenak.  

Zumaiko Plan Estrategikotik abiatzen zen helburuetako bat, 2018an martxan jarri zen “Adineko Pertsonen Behatokia” zen, eta azterlan hau, interes eta jendetza handia elkartuz, honen baitan, barneratuta dago.