Berriak

Zarauzko etxebizitzaren egoerari eta etxebizitza eta apartamentu turistikoen eraginari buruzko azterlana aurkeztu da

Egindako lanak erakusten du etxebizitza-eskaera handia dagoela udalerrian oro har, eta etxebizitza babestuarena bereziki.

Badirudi etxebizitza babestuen eskaintza asko handitu dela eta epe laburrean etxebizitza gehiago merkaturatzeko aukera onek lehen azaleratu ez zen eskaria eragin dutela.

Azterlanak udalerriko auzoak izan ditu ardatz, eta, ondorioz, Zarauzko errealitatearen argazki zehatza ematen du.

Azterlanak, era berean, apartamentu eta etxebizitza turistikoen inpaktua aztertzen du, eta egindako diagnostikoak aukera ematen dio Udalari egoerari modu egokienean heltzeko eta aurre egiteko.

Udaleko etxebizitza-arduradunek adierazi dutenez, diagnostikoa eta azterlanean jasotako proposamenak oinarri izango dira herritarrekin eta etxebizitzarekin zerikusia duten eragileekin hausnarketa-prozesu bat abian jartzeko. Prozesu horretan, hartu beharreko erabakiak eztabaidatuko dira, bai epe laburrean – adibidez, sortu edo aldatu beharreko ordenantzak –, bai epe luzeagoan – HAPNren berrikuspenean sartu beharrekoak.

Azterlana herritarrekin partekatzeko, txostena Udalaren webgunean dago eskuragarri, euskaraz zein gaztelaniaz.