Berriak

IKEIk Laneko Osasun eta Segurtasunerako Europako Agentziarentzat (EU-OSHA) garraioaren eta biltegiratzearen sektoreko laneko osasunari eta segurtasunari buruz egindako txostena argitaratu da

Azterlanak, "Lana Garraioaren eta Biltegiratzearen sektorean: Arrisku Berriei eta Emergenteei buruzko Europako Inkestaren (ESENER) datuak" izenekoak, Garraioaren eta Biltegiratzearen sektorean laneko segurtasun eta osasunerako dauden arrisku nagusiak jasotzen ditu.

Halaber, sektoreko enpresek arriskuen kudeaketa hobetzeko sartutako neurri nagusiak zehazten ditu, bereziki COVID-19aren pandemiaren testuinguruan.

Txostena Europa mailan sektoreko eragile eta stakeholder garrantzitsuekin egindako elkarrizketa sakonetatik eratorritako hainbat informazio-iturritan oinarritzen da, baita gaiari buruz dagoen literatura berrienaren berrikuspen batean eta Lan Arrisku Berri eta Emergenteei buruzko Europako Hirugarren Enpresa Inkestaren (ESENER) emaitzen ad-hoc ustiapen batean ere.

Informazio gehiagorako:

OSHA Europa: “Transportation and Storage activities - Evidence from the European Survey of Enterprises on New and Emerging Risks (ESENER)”

OSHA Europa: “Summary - Transportation and Storage activities - Evidence from the European Survey of Enterprises on New and Emerging Risks (ESENER)”