Berriak

Bizi eta Lan Baldintzak Hobetzeko Fundazioaren (Eurofound) "Working for children matters: an overview of service delivery and workforce in Europe" txostena argitaratu da, Eurofound eta IKEIko ikertzaile talde batek elkarlanean egina.

Txostenak haurren ongizatearen sustapenerako eta haurrentzako funtsezkoak diren hainbat zerbitzutako langileen lan- eta lan-baldintzen panoramika eskaintzen du.

Haurrekin lan egiten duten pertsonen baldintzak funtsezkoak dira kalitate handiko zerbitzuetarako irisgarritasuna bermatzeko. Horixe da, hain zuzen ere, Haur Berme Europarraren eta EBren beste ekimen politiko batzuen helburua, hala nola Hezkuntzaren Europako Esparruarena.

Zehazki, Haur Osasunarekin, Hezkuntzarekin (arautua zein lehen haurtzaroari dagokiona) edo eskola-jantokiekin lotutako lan-baldintzak aztertzen dira, besteak beste, zerbitzu horietan langileak biltzearekin eta atxikitzearekin lotutako arazoez gain.

IKEIko Iñigo Isusi izan da azterlan honen egileetako bat.

Argitalpenerako sarbidea: www.eurofound.es