Berriak

UPV/EHU-ren adierazle-sistema gizarteari kontuak emateko

Berriki, txosten honen 2019ko edizioa aurkeztu zen, eta bertan Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluak Unibertsitate publikoaren helburu sozialen betetze-maila neurtzen du urtero bezala, 2008 urteaz geroztik.

IKEIren laguntzarekin burutua, txostenaren helburua EHUren eta bere epe luzerako bilakaeraren ikuspegi bat eskaintzea da, 20 adierazle gakoen sorta batez baliatuta. Aldi berean, eskuratutako emaitzak, emandako balioa eta bere helburu sozialen asebetetze-maila eskaintzea bilatzen du, eta baita emaitzak antzeko ezaugarriak dituzten beste unibertsitateetako adierazleekin alderatzea ere.

2019ko azterlanean (bertan 2016-17 ikasturteko informazioa jasotzen da, eta aurreko urtekoarekin eta serie historikoarekin alderatzen du) jasotzen da Unibertsitate publikoak aztertutako 20 adierazleetatik 12 hobetu dituela, honako arlo hauetan: finantzaketa, prestakuntza, ingurunearen beharretara egokitzea, I+G+b ikerketa, nazioartekotzea, hizkuntza-normalizazioa eta gizarte-erantzukizuna.

Informazio gehiagorako https://gizartekontseilua.eus/