Berriak
“Eskatu ahalako lana”: autonomia edo ezegonkortasuna
Eurofund Fundazioarekin (Bizi- eta Lan-baldintzak Hobetzeko Europako Fundazioa) batera aritu da IKEI "Work on demand: Recurrence, effects and challenges" txostena (Eskatu ahalako lana: Errepikakortasuna, ondorioak eta erronkak) egiteko lanean. Eskatu ahalako lana eta horrek dakarrena aztertu dituzte.
Txostenean eskatu ahalako lanarekin (ingelesez “work on demand) lotutako zenbat alderdi aztertu ditugu. Askotan, bi aldeei mesede egiten dien egoera gisa aurkezten zaigu eskatu ahalako lana: batetik, langileek lana haien behar pertsonaletara (ordutegiak, zamak...) egokitzeko aukera dute eta, bestetik, enpresek lan-indarra dituzten beharretara egoki dezakete. Praktikan, ordea, eskatu ahalako lanak ondorio txarrak ekar diezazkieke langileen lan-baldintzei zein enpresen negozio-ereduari. Bestela esanda, eskatu ahalako lanak lan-merkatuaren malgutasuna eta egokigarritasuna sustatzen ditu, baina aldi berean, sortutako enpleguaren kalitatea zalantzagarria da.
Badirudi, azken urteetan, handitu egin dela Europan laneko malgutasun horren alde egiten duten kontratuen kopurua (adibidez, “zero ordu” kontratuak, aldi baterako kontratu labur-laburrak edo kontratu komertzialak, bai besteren kontura, bai lan autonomorako formulen bidez). Joera horrek lan ezegonkorraren inguruko eztabaida zabala ekarri du Europara eta eztabaida horrek herrialdeei lagun liezaieke eskatu ahalako lana hobeto kudeatzen lagunduko duten neurriak eta politikak diseinatzen.
Hemen dakarkigun txosten honetan daude jasota EBko 11 estatu-kidetan eta Norvegian egin den azterlanaren emaitzak. 2018ko urte amaieran argitaratutakoa da azterlana. Ondorioetan, txostenak dio eskatu ahalako lana kontu handiz ikuskatu behar litzatekeela, zabaltzen ari diren lan-ezegonkortasuneko moduen artean, gehien zabaltzen ari denetako bat delako. Datu kuantitatibo fidagarrik izan ez arren, eginiko kalkuluen arabera, eskatu ahalako lana areagotu egingo da datozen urteetan, Europako eta nazioarteko ekonomiaren bi joera nagusiak direla eta: globalizazioa eta lineako zerbitzuak ematen dituzten hornitzaileen garapena. Hori horrela, gai honi heltzeko abian jarri beharreko neurrien artean dago bereiztea laneko malgutasuna zer kasutan den laneko autonomiaren sinonimo eta zer kasutan erakusten duen laneko ezegonkortasuna.
Txostena, osorik, hemen deskarga daiteke (Eurofound-en webgunetik):
https://www.eurofound.europa.eu/es/publications/report/2018/work-on-demand-recurrence-effects-and-challenges
-
“EL RETO DEL CRECIMIENTO", XABIER GIL DIAZ DE ALDAREN TRIBUNA ESTRATEGIA ENPRESARIAL ALDIZKARIAN
Gure lankide Xabierrek, IKEIko enpresa arloko bazkide zuzendariak, enpresak garatu eta dimentsioa irabaztearen beharraz hausnarketa egiten du. Epe luzean hazkunderik ez duen enpresa batek okertze-seinaleak adierazten ditu, ziur...
Irakurri gehiago >
-
IKEIren parte-hartzea Caixabank Dualizak antolatutako "LHko ikastetxe integratuen" figura juridikoari buruzko eztabaida-talde batean
Duela gutxi, CaixaBank Dualizak antolatutako eztabaida-talde batean parte hartu du Iñigo Isusik, "LHko Ikastetxe Integratuen" egungo eta etorkizuneko zereginari buruz. Figura juridiko hori 2002an sortu zen, eta lanbide-heziketako...
Irakurri gehiago >
-
Zarauzko etxebizitzaren egoerari eta etxebizitza eta apartamentu turistikoen eraginari buruzko azterlana aurkeztu da
Egindako lanak erakusten du etxebizitza-eskaera handia dagoela udalerrian oro har, eta etxebizitza babestuarena bereziki.
Irakurri gehiago >
-
Euskal Herriko Itsas Foroa bere etorkizunaren oinarriak prestatzen ari da 2025-2028 Plan Estrategikoarekin, IKEIren laguntzarekin egina
Duela egun batzuk egindako FMVren Batzar Nagusiak aukera eman zion IKEIri hilabete hauetan klusterraren hurrengo Plan Estrategikoa egiteko jarraituko den proiektua eta lan-metodologia bere kideei aurkezteko.
Irakurri gehiago >
-
Bat-egiteak eta Eskuratzeak (M&A): 2024ko lehen lauhilekoaren balantzea
Espainiako bategiteen eta eskuratzeen merkatuaren jarduerak, 2024ko lehen lauhilekoan, 2023ko aldi berarekin alderatuta, jarduera hasiera dinamikoagoa du, bai eragiketa itxiei dagokienez, bai batez besteko inbertsio-bolumenari...
Irakurri gehiago >
-
"Familiek euren konfiantza hobetzen jarraitzen dute": IKEIk euskal kontsumitzailearen konfiantza aztertzen du Laboral Kutxarentzat
Urtearen lehen hiruhilekoan, EAEko familien konfiantza-indizeak hobekuntza joera “arinari” eutsi dio (+4 puntu), eta neutraltasunetik gertu dago (-5).
Irakurri gehiago >
-
IKEIk Innobasquerekin kolaboratzen du, berrikuntzako kasu praktikoen kudeaketan laguntzeko enpresa gisa
Iaz esperientzia positiboa izan ondoren, 2024an IKEIk Innobasqueren (Berrikuntzaren Euskal Agentzia) laguntza-zerbitzu bat ematen jarraitzen du, euskal erakundeek arrakastaz garatutako produktu, prozesu edo negozio-ereduko...
Irakurri gehiago >
-
Fast Track Innobideak 2024: Negozio-eredu berriak sortzera bideratutako berrikuntza-proiektuak
Apirilaren hasieran, SPRIk "Fast Track Innobideak" laguntza-programa ireki zuen, enpresei berrikuntza-proiektuetan laguntzeko. Proiektu horiek enpresaren produktuak eta zerbitzuak indartu eta hobetuko dituzten negozio-eredu...
Irakurri gehiago >
-
IKEIren parte-hartzea SEAk antolatutako "Nola prestatu nire enpresa kapitalean inbertitzaile bat sartzeko" jardunaldian
Esteban Barrenecheak eta Luis Villanuevak finantza, balorazio, merkataritza, zerga eta enpresen transmisio prozesuei buruzko gaiak jorratu zituzten hitzaldian.
Irakurri gehiago >
-
IKEIren eta EITBren arteko lankidetza jarraitua, euskarri analitikoa eta euskal errealitate ekonomiko eta sozialaren datuak emanez
2022ko ekainaz geroztik, IKEI EITB Taldearekin lankidetzan ari da, taldea osatzen duten hedabideei euskarria emateko, eta metodologia eta datuen analisia eskaintzen ditu, euskal errealitatea ezagutu eta zabaltzeko.
Irakurri gehiago >
-
IKEIk APFrekin (Arma Plaza Fundazioa) kolaboratzen du Ondare Saria (2024) jasotzeko hautagaitzan
IKEIk Ondare Saria (2024) lortzeko hautagaitza prestatzen lagundu dio APFri, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak babestuta. Helburua da Gipuzkoako ondarea zaintzen eta zabaltzen egindako lanak nabarmentzea.
Irakurri gehiago >
-
Bost helmuga berri hasi dira IKEIren laguntzarekin Helmuga Turistiko Adimentsu bihurtzeko metodologia lantzen (DTI - SEGITTUR)
Proiektuak SEGITTURen laguntza du metodologiaren jabe gisa, BASQUETOURena Euskadin ezarpenaren lider gisa, eta IKEIren laguntza Tecnaliarekin lankidetzan.
Irakurri gehiago >
-
IKEIk eta OCTANTISek (TECNALIA Taldea) IBRION kaleratu dute, oinarri teknologikoko negozio-aukerak garatuz enpresen lehiakortasuna bultzatzeko
IBRION, IKEIren eta OCTANTISen (TECNALIA Taldea) arteko aliantza estrategikoaren emaitza da, eta hazkundeak enpresei teknologia- eta negozio-ezagutzan oinarritutako balio handiko produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea eskatzen...
Irakurri gehiago >
-
IKEIren parte-hartzea Soldata Berdintasunaren aldeko Foroan, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak eta El Correo-k antolatua, Soldata Berdintasunaren aldeko Europako Eguna dela eta
Yimbi Bilbao aretoan egin da foro hau. Bertan, soldata-arrakala eragiten duten faktoreak aztertu dira, baita lan-eremuan genero-desberdintasuna saihesteko neurriak eta jardunbide egokiak ere.
Irakurri gehiago >
-
IKEIk San Migel auzoko (Basauri) higiezinen merkatuaren prospektiba bat egin du, biztanleriaren behar sozialen azterketa zehatz baten bidez
BIDEBI BASAURI Basauriko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako Udal Sozietate Publikoak eskatuta, azterlanaren helburua da San Migel mendebaldean aurreikusitako hirigintza-jarduketa garatzeko erabilgarri dauden lurzatien...
Irakurri gehiago >
-
BasqueFIK sortu da, IKEI erakunde sustatzaile gisa duen Euskadiko finantza-kluster eta inbertitzaile berria
Irabazi-asmorik gabeko elkarte berria da, eta euskal ekonomiaren finantza-ekosistema eta inbertsio-ekosistema eraldatzea du helburu, enpresa- eta industria-sarearen lehiakortasun iraunkorrari laguntzeko, eta lurralde-ongizatea...
Irakurri gehiago >
-
IKEIren laguntza teknikoa Ekonomia Zirkularra sustatzeko Automobilaren Salmenta eta Salmenta Ondoko sektoreko enpresa-balioaren katean Gipuzkoan
Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren "EKONOMIA ZIRKULARRA" programaren laguntza izan du, eta AEGA Gipuzkoako Automozio Enpresarien Elkarteko bazkideei aukera eman die Trantsizio Ekologikoaren gakoei buruz ikasteko eta...
Irakurri gehiago >
-
Bat-egiteak eta eskuratzeak (M&A): 2023ko balantzea
M&A-ren merkatu nazionalaren jarduerak 2023ko ekitaldia inbertsio-erritmoaren uzkurtzearekin amaitu zuen, bai itxitako eragiketen kopuruari dagokionez, bai batez besteko inbertsio-bolumenari dagokionez ere (-%19,1 eta -%54,4,...
Irakurri gehiago >
-
POCTEFA programaren mendebaldeko eremu funtzionalaren estrategia, IKEIren laguntzarekin egina, 14,8 milioi euroko deialdi batean zehaztuko da, mugaz gaindiko lankidetzako proiektu egituratzaileetarako.
POCTEFA 2021-2027ren programazio-aldi berriak berritasun gisa aurkezten du EGEF funtsen lurraldekatze-maila handiagoa, 5. Helburu Politikoaren bitartez: «Bere herritarrengandik hurbilago dagoen Europa», eta haren garapena, arlo...
Irakurri gehiago >
-
25N. Día Internacional de la eliminación de la violencia contra las mujeres
En la semana internacional de la eliminación de la violencia contra las mujeres, desde la Comisión de Igualdad de IKEI se ha lanzado una campaña de concienciación que invita a reflexionar sobre la violencia machista y que aporta...
Irakurri gehiago >
-
IKEIk Laneko Osasun eta Segurtasunerako Europako Agentziarentzat (EU-OSHA) garraioaren eta biltegiratzearen sektoreko laneko osasunari eta segurtasunari buruz egindako txostena argitaratu da
Azterlanak, "Lana Garraioaren eta Biltegiratzearen sektorean: Arrisku Berriei eta Emergenteei buruzko Europako Inkestaren (ESENER) datuak" izenekoak, Garraioaren eta Biltegiratzearen sektorean laneko segurtasun eta osasunerako...
Irakurri gehiago >
-
IKEIren parte-hartzea CEBEKek antolatutako "Nola prestatu nire enpresa kapitalean inbertitzaile bat sartzeko" jardunaldian
Esteban Barreneche-ak eta Luis Villanueva-k finantza, balorazio, merkataritza, zerga eta enpresen transmisio prozesuei buruzko gaiak jorratu zituzten hitzaldian.
Irakurri gehiago >
-
IKEIren parte-hartzea "Hurbileko merkataritza Gaztela eta Leonen" jardunaldian, sektoreak dituen zailtasunak eta etorkizuneko erronka nagusiak aztertzeko
Bere hitzaldian, Félix Gorospek txikizkako merkataritzaren errealitate berriari buruz hitz egin zuen, eta digitalizazioak eta denbora errealean kudeaketaren datuak ezagutzeak sektorearen errealitate berriari aurre egiteko duten...
Irakurri gehiago >
-
BALIO Managing Partners arrisku-kapitaleko kudeatzailea eratu da, eta sustatzaileen artean IKEI dago.
CNMVk arautzen duen Sozietate Kudeatzailea da, eta inbertsio-ibilgailu alternatiboak kudeatzea du helburu. Inbertsio-enpresa, enpresaburu eta profesional multzo batek sortzen du, enpresa-inbertsioaren eta -kudeaketaren esparruan...
Irakurri gehiago >