Berriak

IKEI-ko zenbait kidek parte hartu dute europako enpresa-ehunaren inguruko alderdi desberdinei buruz duela gutxi argitaratu diren bi liburutan

Liburuetako bat enpresako berrikuntzaren ingurukoa da, bestea, aldiz, nazioarteko bokazio handiarekin jaiotzen diren enpresa gazteetako enpleguaren sorkuntzaren ingurukoa.

Antonio Corralek, IKEI-ko bazkide zuzendariak, parte hartu du "Workplace Innovation" (Springer argitaletxea, 2017) liburuaren idazketan, zeinak laneko berrikuntzaren inguruan jarduten duen, iturri desberdinetatik jasotako informazioa erabiliz, hau da, teoria, ikerketa eta ikuspuntu praktikoak konbinatuz. Dokumentuak politika nazional berritzaileetatik hasi eta laneko berrikuntza lantzen duten nazioarteko kasuen ikerketak barneratzen ditu.

Bestalde, Iñigo Isusi eta Jessica Duranek parte hartu dute "European Born Globals. Job creation in young international businesses" (Routledge argitaletxea, 2018) liburuaren lanketan. Lan honek enplegua sortzeko motibazioak eta prozesuak aztertzen ditu 'born globals' deituriko enpresetan, edo enpresa gazteetan, zeinak bere hastapenetatik nazioarteko merkatuan jarduten duten, eta Europan enplegua sortzeko ezinbesteko eragile moduan kontsideratzen diren. Argitalpena bigarren mailako informazioan, literaturaren berrikusketan eta kasu kualitatiboen azterketan oinarritzen da.