Berriak

ETEen garapenerako-zentroak (SBDC – Small Business Development Centers)

IKEIko ordezkari batzuk San Antoniora (Texas) joan dira, SBDC (Small Business Development Centers) programaren xehetasunak bertatik bertara eta sakonki ezagutzeko asmoz. Programa hau Estatu Batuetako enpresa txiki eta ertainei laguntza emateko sare nagusi eta arrakastatsuena da, 1.100 zentru ditu, 5.000 aholkulari eta 750.000 enpresa-bezero laguntzen ditu urtean zehar.

SBDC modeloak duela 40 urte hasi zuen bere ibilbidea Estatu Batuetan eta akademiaren eta sektore publikoen eta pribatuen arteko lankidetza ahaleginari esker da posible, estatuko gobernu federal, estatal eta lokalen babesarekin.

Bisitan zehar, IKEIko lantaldeak hainbat lan-jardunaldi izan ditu Texas Unibertsitateko Institute for Economic Development erakundeko arduradunekin. Bertan aurkitzen da Estatu Batuetan arrakasta gehien izan duen SBDCsetako bat, Hego Amerikako eta Karibeko beste herrialde batzuetara hedatzeko prozesua gidatu duena.

Bisita hau, IKEI, Garapenerako Banku Interamerikarrarentzat (IADB) gauzatzen ari den proiektuaren baitan kokatzen da. Proiektu honen helburuak dira El Salvadorren, Guatemalan, Hondurasen eta Dominikar Errepublikan SBDC programak garatu eta hobetzeko ekintza-planak definitzea eta Amerika Ertaineko Eskualde Sarea eta Dominikar Errepublikako Zentruak.