Berriak

Ingurumeneko Departamentuak eta Adegik, IKEIrekin eta Tecnaliarekin lankidetzan, Gipuzkoako ekonomia deskarbonizatzeko estrategia bat bultzatzen ari dira. Bertan, lurraldeko 60 enpresak baino gehiagok hartzen dute parte

Duela egun batzuk, deskarbonizazio lehiakorrerako bigarren jardunaldia egin zen. IKEIk eta Tecnaliak talde-dinamika interesgarri batzuk moderatu zituzten eta Gipuzkoako enpresek erronka horren aurrean dituzten eskaera nagusiak ezagutzeko balio izan zuen.

Jose Ignacio Asensio Bazterra, Ingurumeneko Foru Diputatuak jardunaldian nabarmendu zuen bezala, “datorren hamarkada hau erabakigarria izango da Gipuzkoa kokatzeko eta deskarbonizazioaren eta ekonomia berdearen erronka kalitatezko enplegua sortzeko eta aukerak sortzeko iturri bihurtzeko”. 

Ildo horretan ari dira lanean Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Saila eta Adegi, Ikei eta Tecnaliarekin batera, bide-orri bat diseinatzen eta Gipuzkoako ekonomia deskarbonizatzeko estrategia bat bultzatzen. Estrategia honi esker,  enpresei aukera izango dute isurketak murrizteko, ekonomia berdeak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeko eta 2050ean Gipuzkoak neutraltasun klimatikoaren helburua lortzeko. 

Jardunaldi hau, duela aste batzuk sensibilizaio jardunaldi batekin hasiera eman zitzaion proiektu baten barruan kokatzen da. Bertan, IKEIk mahai-inguru interesgarri bat moderatu zuen.

25 - 48 elementuak ikusgai 514etik